lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: http://lahaine.org/fL2D

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

27/07/2018 :: Euskal Herria

Palestinako brigada feministaren lehen kronika

x Palestinako brigada feminista, Askapena

Astelehen gauean iritsi ginen Jerusalemera, turistaz beteriko bidai baten ostean. Hirian alde zaharrera heltzeko, izerditan, jendea hara eta hona ikusten genuen. Denetariko jendea; arreta deitzen zizkigutenak, gurekin topo egin eta burua makurtzen zutenak eskuan liburutxo bat zeramatenak. Judu ultraortodoxoak ziren, gehienak gerri aldean zintak zituztenak (gerora jakingo genuen zinta horiek Israeleri ohore egiteko ikurra zirela). Bere egunerokotasunean murgildurik zeuden, tranbia hartu eta telefonoz berba egiten.
Kale nagusian zehar Europako hiri batean geundela ematen zuen; old city-ko harresira heldu eta erabat argiztuta zegoen bideo turistiko batekin: “etorri Israel ezagutzera”. Azken urteotan gure herrian maiz loratu den eztabaida burura etorri zaigu, gure herrien eta jendartearen pinkwashing prozesua.
Harresi horretan biziki argia zen garbiketa horren nahia. Gerora ikasiko genuen garbiketa horrek aurpegi asko zituela.

Lo sakon eta goxo baten ostean jada gure etxeko ataria legez sentitzen dugun Damaskoko atarira joan ginen, bertan zegoen Ali gure zai. Ali Mohamed Jeddha , Fronte Popularreko kidea izan zena eta 1985an 19 urte zituela atxilotua izan zena. 11 urte kartzelan igaro zituen eta orain Jerusalemeko alde zaharrean bizi da afropalestinar komunitatean. Bere bizitzak eman zituen gora-beherak entzuten ari ginela, nabaritu genuen Palestinarren artean zein errespetatua zen borrokan egindako ekarpenagatik, argi utzi zigun baina afropalestinarrak (afrikatik emigratutakoen ondorengoak, orain palestinarrak direnak), israeldarren aldetik jazarpen bikoitza jasaten dutela.

Hurrengo geldialdia, Beit Hanina auzo palestinarra izan zen.
Bidean ginela, Israeldar indar okupatzaileen presentzia etengabea sumatzen hasi ginen, militar armatuen etengabeko joan etorriaz gain, iskina orotan kontrol kamarak, eta hori gutxi balitz, Damaskoko atarian militarrez betetako hiru kontrol gune berri. Gerora jakin izan dugunez, kontrol sistema, teknologikoki oso garatua dago, mikrofonodun kamarak, gorputzaren tenperatura detektatzen duten kamarak, aurpegia identifikatu eta datu pertsonal eta mugimendu guztiak dituen datu base erraldoia... Hau dena, NAN berriak duen chip batean gordeta geratzen da, honek suposatu dezakeen guztiarekin. Burura etorri zaigu, kezkaz, gurean ere berdina dela eta erabat normalizatuta daukagula. Katxeoak eta identifikazioak egunerokotasunean bizi dituzte pakestinarrek, gehienbat gazteek. Horren testigu albotik pasatzen den edozein izan daiteke, baita gu ere; frustrazioz eta amorruz bizi izan ditugu hainbat. Hala ere Aliren hitzak ditugu gogoan: “zuen borroka ez dago hemen....borrokalari asko ditugu. Zuen borroka zuen herritik egin behar duzue, elkartasunez”.

Beit Haninara heldu eta bertan genuen zai Zakaria, CCPRJ giza eskubideen aldeko erakundeko kidea. Beraien jardun nagusia Jerusalemen palestinarren etxebizitza gatazkan zentratzen da, gatazka hau, Israelek Jerusalem beraien hiriburu izendatzeko duten proiektu sarraskitzailetik dator.
The Greater Jersualem dietzen diote proiektuari, hiria metropoli israeldar bat bilakatzeko intentzioarekin.

Proiektu hau aurrera eramateko hainbat mekanismo erabili dituzte eta erabiltzen dituzte. Ikusgarriena eta bortitzena israeldar kolononen asentamentu ilegalak dira. 1967an hasi ziren hauek eratzen eta ordutik hedatzen eta beraien artean lotzen ari dira, lotura hauekin palestinarrak desjabetuz eta bananduz. Jersualemeko lurraldearen %88a israeldarren esku dago, hortaz bakarrik %12a geratzen da palestinarrentzat. Ezinezkoa da eramu txiki horretan guztiak sartzea, baina etxebizitza berriak eraikitzeko prozesua luzea eta oso garestia da. Horregatik palestinar askok, israeldar baimenik gabeko etxeak eraikitzen diztuzte, arriskupean daudela jakin arren. Israeldar asentamendu hauek sortzeko, palestinar auzoetako etxeak bota egiten dituzte baimenik ez izatearen aitzakipean. 2016an adibidez, 127 etxe, hau da, 400 familien etxebizitza, eraitsi zituzten, hauek kalegorrian utziz. Lehen esan bezala, israeldar asentamentuak beraien artean konektatu nahi dituztenez, eta gune batzuetan palestinar auzoak daudenez, horiek desjabetu egiten dituzte, eta kolonoekin okupatu. Egoera honetan dagoen zonalde batean egon ginen, Shek Jarah auzoa, desalojo arriskuan dagoen familia baten etxean, 1956tik bertan bizi dena. Beraien ondoko etxeak jada kolonoek okupatu dituzte, beraz hauengandik egunero jasaten dituzte eraso ezberdinak eta gainera, beraien bizitza desalojoaren arrriskupean dago. Hau dena gutxi balitz, bai eraisteen zein desjabetzeen kostuak palestinarren esku geratzen dira. Ordaindu ezin badute, zorretan geratzen dira.

Beste estrategia bat, agian ezagunagoa, hormaren erabilera da. Israeldar estatuak horma segregazionista hau beraien estatu judutarra eraikitzeko erabiltzen dute, territorioak okupatzeko teknika bezala.
Jerusalemen kasuan, palestinarren lurraldea gero eta gehiago okupatzeaz gain, palestinarrak banatzen ditu, horma horretatik at palestinar auzo batzuk utziz eta Jerusalemera igarotzeko check point bat igarotzera behartuz. Horrela beraien intentzioa, paretatik at dauden palestinar auzo horiek desagertzea litzateke eta beraien asentamentuak batuz, okupazioa hedatzea.

Guzti hau kontutan izanik, gogorarazi behar dugu palestinarrek Jersualemen ez daukatela herritartasunik, erresidente iraunkor bezala bizi dira bertan. Erresidentzia hori oso ezegonkorra da, oso baldintzatua baitago. Bertan lan eta bizi behar zara, edo ikasi eta bizi, bestela kendu egiten dute. Beste herrialde batean urte luzez biziz gero ere erresidentzia hori kentzen diete. Gainera, gazteentzako oso zaila da ikastea.


Israeldar curriculuma ikastera behartuta dauden palestinar eskoletan ikasleentzako tokirik ez dago; 9.000 ume eta gazte daude hezkuntza gabe Jerusalemen. Kalean egotera behartuta daude, eta bertan israeldar estatuak babesten duen droga kontsumo sarean sartzen dira asko. Gaur egun gazteriaren arazo larrienetako bat da eta hainbat erakunde palestinar honekin lan ikaragarria egiten ari dira, batez ere Jerusalem Center of Womeneko kideak, gazteriarentzat gune altenatiboak sortuz.

Jerusalemen azken eguna Daoud kidearekin igaro genuen. Bere auzoan elkartu ginen, kultura eta arteaz hitzegiteko. Palestinar artisten inguruan solastu genuen baina baita kaleetan zeuden graffitien inguruan ere.
Alde zaharretik tour bat egin eta zintzotasunez aritu zitzaigun. Israeldar estatuak gatazka erlijioso legez saldu nahi du europan interes politiko-ekonomikoengatik eratu zen eta palestinara esportatu zen gatazka bat.

Beraien diskurtso edo narratiba historiko erlijiosoa asmatu eta turismoaren bitartez hedatzen dute. Hortaz, kanpotik datorren edo gatozen ororentzako zentralitatea diskurtso israeldar judutarra da, palestinarrak margenetan geratzen direlarik. Kaleen izenak aldatzen dituzte, auzoak erlijioen arabera banatu eta turistei historikoki horrela izan dela esan. Negozio turistiko guztiak beraien esku daude eta horrela hostalak, dendak, tourrak... beraiek bideratzen dituzte memoria historiko bat eta bakarra azaltzeko.

Segidan etorri zaizkigu burura; turismo masiboa, gentrifikazioa, Euskal Herrian bizi dugun memoria historikoaren gatazka...
badirudi okupazioak, kapitalismoak, heteropatriarkatuak gaur egun teknika antzekoak erabiltzen dituela munduko herrietan.

Bagoaz Bethelemera, bertako errefuxiatuen kanpamendura, buruan esaldi batekin: existitze hutsa, erresistentzia da.


 

compartir

                          

Dirección corta: http://lahaine.org/fL2D

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal