lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP4c

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

27/10/2019 :: Euskal Herria

Marcha montañera anti-TAV. Paso a paso hasta parar la destrucción

x Mugitu! mugimendua
Los próximos 23 y 24 de noviembre Mugitu! Mugimendua convoca a una marcha montañera por las obras del TAV entre Marcilla, Olite y Tafalla.

URRATSEZ URRATS TXIKIZIOA GELDITU ARTE

 Datorren azaroaren 23 eta 24an Mugitu! Mugimenduak Martzilla, Erriberri eta Tafalla arteko AHTaren lan eremuetatik barna mendi martxa batera dei egiten du. Ekimen honen helburu nagusia herri hauen arteko AHTaren egitasmoa ikusaraztea eta lan horiek lurraldean eragiten ari diren kalte itzelak baieztatzea da. Suntsitzailea, xahutzailea eta alferrikakoa den azpiegitura eraikitzeko lan horiek, pittinka-pittinka Nafarroa suntsitzen ari dira Eta ez gara gu hori diogun bakarrak. Hamaika azterketa tekniko eta Europako zein Espainiko Kontu Auzitegien ebazpenek Espainiko abiadura handiko proiektua egundoko aldrebeskeriatzat jotzen dute. 

Inolako errentagarritasun sozialik ez duten eta herritarren gutxiengo batentzat soilik baliogarriak diren AHTaren lineetan diru publiko mordoa xahutzen ari da, bidaia-txartelak dirulaguntzez ordainduz, mantenu gastu ikaragarriekin eta ohiko trenaren desegitea ekarriz.

Hau ulertu ahal izateko begiz jo behar dira AHTaren mafia osatzen duen eraikuntza alorreko lobbyaren presioa (hainbat enpresatako 50etik gora exekutibo auzitegien ikerketapean daude) eta herritarren interesak defendatu ordez, azpiegitura handiak, hauteskundeak irabazi, esleipenetan iruzur eginez aberastu eta ate birakariak erabiliz enpresa handietan luxuzko jubilazioak lortzeko erabiltzen dituzten zorigaiztoko politikariak.

 Urtez-urte dirauen diru publikoaren etengabeko xahuketa honek osasungintza, hezkuntza, pentsioak eta jendarte politika bezalako alor publikoetan murrizketak dakartza. Finean, AHTak haien benetako aurpegia azaleratzen du: Estatuaren zorpetzea, xahuketa, ustelkeria eta lurraldearen txikizioa.

 Eta hori guztia, larrialdi klimatikoa, baliabideen agortzea eta jendarte krisia indarrean daudela gertatzen ari da. Baina hondamendira garamatzaten makroazpiegitura hauek eta sistema sozioekonomikoa zalantzan ipini ordez, politikariek berdin jarraitzen dute: “jasangarritasun”, trantsizio energetikoa”, “aldaketa klimatikoaren aurkako politikak”… bezalako hitzez ahoa bete baina garapenkeria eredu berdinari eutsiz. Horregatik zur eta lur uzten gaitu Uxue Barkos larrialdi klimatikoaz hizketan entzuteak, lehendakaria zela AHTaren lanak eta bestelako makroazpiegiturak indartsu sustatu zirenean. Lotsagabekeria gaiztoa eta espero dezagun egunen batean euren erantzukizuna aitortu behar izatea.

 Herritarren parte hartzea eragotzi duten eta errentagarritasun azterketarik ez duen proiektu honen inposaketaren aurrean Mugitu! Mugimenduak dei egiten du azpiegitura honen lanetara egingo den datorren mendi martxan parte hartzera. AHTaren aurkako desobedientziarekin bat egin!

 Mugitu! mugimendua

http://mugitu.blogspot.com/

EGITARAUA

 +Azaroaren 23, larunbata: MARTZILLA – ERRIBERRI

-10:00. Irteera Martzillako tren geltokitik.

-11:30. Hamaiketako autogestionatua.

-14:30. Bazkaria. Nork bere kontu.

-16:30. Helmuga Erriberrin.

-21:00. Afaria pilotalekuan antolakuntzaren eskutik.

-22:00. Musika ekitaldia. Ondoren pilotaleku berean lo eginen dugu.

 + Azaroaren 24, igandea: ERRIBERRI -TAFALLA

-8:00. Erriberriko pilotalekuan gosaria antolakuntzaren kontura.

-9:00. Pilotalekutik irteera Monte Planoruntz.

-11:30. Monte Planon hamaiketako autogestionatua.

-15:00. Tafallako helmuga. Bazkaria antolakuntzaren kontura

 XEHETASUN PRAKTIKOAK

+IZEN- EMATEAK

 Otordutarako jakin behar da partehartzaileen kopurua. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da. Muga data: azaroak 20, asteazkena

Tfnoa: 628243066 / posta-e: mugitu2@gmail.com

 + ERAMATEKO MATERIALA

Bizkar zorro handian lo zakua, estera, aldatzeko arropa eta abar sartuko ditugu. Hori guztia antolakuntzaren furgonetan eramanen da eta etaparen helmugan itzuliko zaigu. Honetaz gain, partehartzaile guztiek bizkar zorro txikia eramanen dute soinean etapan zehar behar dugun guztia eramateko: janaria, ura, xira eta abar.

 + OTORDUAK

Larunbateko hamaiketako zein bazkaria eta igandeko hamaiketakoa norberaren kontura. Antolakuntza larunbateko afaria eta igandeko gosaria zein bazkariaz arduratuko da.

Salneurriak:

 -15 €: 2 eguneko txartela: larunbateko afaria eta igandeko gosaria zein bazkaria sartzen dira.

 -8 €: Otordu bakarreko txartela: larunbateko afaria edo igandeko bazkarirako balio du.

 -2 €: Igandeko gosarirako.

Txartelak martxan zehar salduko dira. Martzillarako zein Iruñerako garraioak ez daude txartel hauetan sartzen.

 + PARTEHARTZAILEEN GARRAIOA IRUÑETIK MARTZILLARA LARUNBATA 23AN

Hitzordua: Iruñeko tren geltokian goizeko 8:30ean, bizkar zorro handiak antolakuntzaren furgonetan sartzeko. Partehartzaileek goizeko 9:17ean trena hartuko dute.

 + PARTEHARTZAILEEN ITZULTZEA TAFALLATIK IRUÑERA IGANDE 24EAN

Trenez: 19:20ean irteera.

Busez: Irteerak 17:20, 19:15 eta 20:20ean.

 + GARRAIO PUBLIKOAREN BESTE ZERBITZUAK

Lehen eguna soilik egin eta itzuli behar duenak ba du aldiriko tren bat itzultzeko 21:08ean Erriberritik Iruñera.

Bigarren eguna soilik egin ahal duenak badu autobus bat Iruñetik 7:15ean abiatu eta Erriberrira 7:55ean iristen dena, beste partehartzaileekin gosaltzera iritsiz.

 + ARGIBIDE GEHIAGO

http://mugitu.blogspot.com/

 +HARREMANAK

Posta e-: mugitu2@gmail.com

 _________

 [Castellano]
P
aso a paso hasta parar la destruccion

 Los próximos 23 y 24 de noviembre Mugitu! Mugimendua convoca a una marcha montañera por las obras del TAV entre Marcilla, Olite y Tafalla. El principal objetivo de esta iniciativa es el de visualizar el proyecto del TAV entre estas localidades y comprobar las devastadoras afecciones que estas obras estan ocasionando en el territorio. Unas obras que poco a poco van destruyendo Navarra con una infraestructura destructora, despilfarradora e inútil. Y no lo decimos únicamente nosotras. Existen ya decenas de estudios técnicos, y deliberaciones tanto del Tribunal de Cuentas europeo como del español que califican la alta velocidad española como un despropósito monumental.

 Se está gastando una inmensa cantidad de dinero público en líneas de TAV sin ninguna rentabilidad social, que solo sirven a una minoría de la población, con billetes subvencionados, con unos gastos de mantenimiento grandísimos y que están ocasionando el desmantelamiento del tren convencional.

Esto sólo se entiende por la presión del lobby de la construcción que constituye la mafia del TAV ( más de 50 altos ejecutivos de empresas estan encausados) y por una clase política nefasta que lejos de defender los intereses públicos, utilizan las grandes obras como medio para ganar elecciones, enriquecerse con adjudicaciones fraudulentas y gracias a las puertas giratorias, conseguir una jubilación de oro en grandes empresas.

 Este despilfarro continuo de dinero público durante años y años sigue recortando recursos en otras áreas públicas como sanidad, educación, pensiones y políticas sociales. En definitiva, el TAV nos muestra su verdadera cara: endeudamiento del Estado, despilfarro, corrupción y destrucción del territorio.

 Y todo esto está pasando cuando la emergencia climática, el agotamiento de los recursos y la crisis civilizatoria es ya una realidad. Pero lejos de reconsiderar estos macroproyectos y el sistema socioeconómico que nos está llevando al desastre, la clase política sigue igual. Se llenan la boca de conceptos como “sostenibilidad”, “transición energética”, “politicas contra el cambio climático”,…. para seguir con el mismo modelo desarrollista. Es así como escuchamos estupefactas a Uxue Barkos hablar de emergencia climática cuando bajo su presidencia se dispararon las obras del TAV y otros macroproyectos. Una desfachatez que raya en lo criminal y que esperemos que algun dia se les exija responsabilidades.

 Ante la imposición de un proyecto que no ha contado con ningun tipo de participación popular ni estudio de rentabilidad social, Mugitu! Mugimendua hace un llamamiento a participar en la próxima marcha montañera por las obras de esta macroinfraestructura. ¡Unete a la desobediencia anti TAV!

 Mugitu! mugimendua

http://mugitu.blogspot.com/

 PROGRAMA

 + 23 de noviembre, sábado: MARCILLA – OLITE

-10:00. Salida desde la estación de tren de Marcilla.

-11:30. Almuerzo autogestionado.

-14:30. Comida autogestionada.

-16:30. Llegada a Olite.

-21:00. Cena en el frontón a cargo de la organización.

-22:00. Actuación musical. A continuación se dormirá en el frontón.

 + 24 de noviembre, domingo: OLITE-TAFALLA

-8:00. Desayuno a cargo de la organización en el frontón de Olite.

-9:00. Salida desde el frontón hacia Monte Plano.

-11:30. Almuerzo autogestionado en Monte Plano.

-15:00. Llegada a Tafalla. Comida a cargo de la organización.

CUESTIONES PRÁCTICAS

+ INSCRIPCIONES

Para saber el número de participantes de cara a la preparación de las comidas es necesario apuntarse previamente. Fecha tope: 20 de noviembre, miércoles.

Tfno: 628243066 / e-mail: mugitu2@gmail.com

 + MATERIAL A LLEVAR

En una mochila grande meteremos el saco de dormir, la esterilla, la ropa de recambio y demás. Todo ello se transportará en la furgoneta de la organización y será devuelto al final de la etapa. Además cada participante llevará consigo una mochila pequeña para llevar todo lo que necesitemos durante la etapa: comida, agua, impermeable y demás.

 + MANUTENCION

El almuerzo, la comida del sábado y el almuerzo del domingo corren a cuenta de cada participante. La organización se encargará de la cena del sábado así como del desayuno y la comida del domingo.

Precios:

 -15 €: Bono para los 2 días: Incluye la cena del sábado y tanto el desayuno como la comida del domingo.

 -8 €: Bono para una sola comida: cena del sábado o comida del domingo.

 -2 €: Bono para el desayuno del domingo.

Los diferentes bonos se adquirirán a lo largo de la marcha. En estos bonos no se contempla ni el transporte a Marcilla ni el de vuelta a Iruñea

 + TRANSPORTE DE PARTICIPANTES DE PAMPLONA A MARCILLA EL SABADO 23

 Cita: A las 8:30 en la estación de tren de Pamplona donde introduciremos las mochilas grandes en la furgoneta de la organización. Las participantes se subirán al tren que sale a las 9:17 de la mañana.

 + VUELTA DE PARTICIPANTES DE TAFALLA A PAMPLONA EL DOMINGO 24

En tren: Salida a 19:20

En autobús: Salidas a las 17:20, a las 19:15 y a las 20:20.

 +OTROS SERVICIOS DE TRANSPORTE PÚBLICO

 La gente que solo pueda participar el primer día y que tenga que volverse, tiene un tren regional desde Olite a Iruñea a las 21:08.

 Las personas que solo puedan participar el segundo día disponen de un autobús que sale de Pamplona a las 7:15 y llega a Olite a las 7:55 para desayunar con el resto de participantes.

 + MAS INFORMACION

http://mugitu.blogspot.com/

 +CONTACTO

Tfno: 628243066.

e-mail: mugitu2@gmail.com

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP4c

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal