lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW5Y

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

29/01/2021 :: Euskal Herria

Protesta en denuncia de los riesgos de la ejecución de la obra del metro bajo la playa de la Concha

x Satorralaia

[Euskara] METROAREN OBRA KONTXAKO HONDARTZAREN AZPIAN EGITEAK DITUEN ARRISKU LARRIAK SALATZEKO PROTESTA EKINTZA EGIN DUTE:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hamarnaka lagunek protesta ekintza egin dute gaur eguerdian Kontxako hondartzan Metroaren eraikuntza-lanekin eragindako ingurumen-erasoa eta obraren arrisku oso larriak salatzeko. Eguerdiko 12etan hondartzara jeitsi eta protesta-kontzentrazioa egin dugu hondartzan zementuzko mortairuak injektatzeko ETSren egiten ari den lanen aurrean "METROARI STOP" zioen pankarta beltz handi bat eta aterki aldarrikatzaile eskuetan hartuta. Jarraian, 12'30etan Kontxako erlojuetan jarritako puntu informatiboan agerraldi informatiboa egin dugu, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 30ean esleitu duen "Mirakontxa-Easo tartearen Eraikuntza-Proiektua (2. Fasea)" deritzon egitasmoan Metroaren obra egiteak dituen arriskuei buruz egiten diren ohartarazpen oso argiak publikoki ezagutzera emateko.

Zentzu honetan, Satorralaiak informatu du joan den ekainean Zubieta kaleko 8 eraikinean eragindako ezbeharraz geroztik geldirik dagoen obrari berrekin asmoz, Eusko Jaurlaritzak esleitu duen Eraikuntza-Proiektuan egiten diren ohartarazpenak argigarriak bezain izugarriak direla: "Baldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin" aurkitzen dela aitortu ostean, "tunela egiteak ehundaka metrotako distantzian desegonkortzeak eragin ditzake lurrazalan, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal diotenak", ohartarazten du Proiektuak. Gertaturiko ezbeharraren antzekoak errepikatzeko aukerak ez ditu baztertzen, beraz, Proiektuak.

Proiektuak onartzen duenez, bestalde, ziurgabetasuna dago Kontxako arkupeetan eta hondartzan egiten ari diren zementuzko mortairuen injekzio-lanen emaitzen inguruan. "Injekzioen beste ondorio bat, Kontxako Paseoan altuera-goratzeak gertatu zirela detektatzea izan zen", gaineratzen du.

Bestetik, Itsasertzetako Zerbitzuak Metroaren obrak Kontxako hondartzan eragindako ingurumen-erasoa egiaztatu du eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "tunelaren obrak, zeinak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan duten, geldiaraz daitezela, harik eta itsas-lur eremu publikoa zeharkatzen duen trazaduaren inguruan azterketa oso bat egiten den arte".

Egoeraren aurrean, beraz, Donostiako Metroaren pasantea geldi dezatela berriro aldarrikatu eta obra egiteak dakartzan ingurumen-erasoa, gainkostu altuak eta eraikuntza-arrisku oso larriak kontuan hartuta, Mirakontxa-Easo zatiaren esleipen berria eten dezala eskatzen dio Satorralaiak Eusko Jaurlaritzari.

BIHAR MANIFESTAZIOA:

Kontxako protestarekin, Satorralaiak bat egiten du datozen egunotan, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena dela eta, larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintzak egiteko Gipuzkoako hainbat talde sozial eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak zabaldutako deialdiarekin. Ekimen honen baitan, bihar larunbatean, hilak 30, manifestazioa egingo da Donostian, arratsaldeko 17'00etan Gladys Enea Parketik (Cristina Enea) abiatuta.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

[Castellano]

Protesta realizada hoy para denunciar los graves riesgos que conlleva la ejecución de la obra del metro bajo la playa de la Concha:

Respondiendo al llamamiento del movimiento vecinal Satorralaia, varias decenas de personas han realizado hoy una acción de protesta informativa para denunciar la agresión ambiental y los gravísimos riesgos que conlleva la ejecución de la pasante de Metro bajo la playa de La Concha. A las 12h hemos bajado a la playa, donde, portando una gran pancarta negra con el lema "Metroari STOP) y paraguas reivindicativos, hemos realizado una concentración de protesta ante los trabajos de inyección de morteros de cemento que ETS está ejecutando en la playa. Una vez finalizada ésta, a las 12'30h se ha realizado un acto informativo en los relojes para dar a conocer públicamente las advertencias muy claras sobre los riesgos de la obra que constan en el "Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo (Fase 2)", licitado el pasado 30 de diciembre por el Gobierno Vasco.

En este sentido, Satorralaia ha informado que las advertencias presentes en el "Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo (Fase 2)", licitado recientemente por el Gobierno Vasco con el propósito de retomar las obras suspendidas a raíz del siniestro producido el pasado mes de junio en la calle Zubieta 8, son elocuentes y sumamente reveladoras: "Nos encontramos con un tramo con unas condiciones geotécnicas muy adversas" y ello "provoca que la ejecución del túnel pueda originar inestabilidades en superficie a cientos de metros de distancia, pudiendo llegar a afectar a la integridad de las edificaciones, incluso muy alejadas de la traza", advierte el Proyecto. Así que, el Proyecto no descarta el riesgo de que vuelvan a repetirse siniestros similares.

El Proyecto admite por otra parte que hay incertidumbres respecto al resultado de los trabajos de inyección de morteros de cemento que se vienen realizando desde el voladizo y la playa de La Concha. A lo cual añade que "otra consecuencia de las inyecciones, fue la detección de elevaciones en el Paseo de La Concha".

A su vez, el Servicio de Costas ha certificado la agresión ambiental generada por la obra del Metro en playa de La Concha y ha requerido al Gobierno Vasco que "las obras del túnel, las cuales han influido negativamente en la realidad física de la playa, queden paralizadas hasta que se realice un estudio completo de la traza en el dominio público marítimo-terrestre".

Por todo ello, Satorralaia vuelve a reclamar la paralización de la pasante de Metro y exige al Gobierno Vasco la suspensión de la nueva licitación del tramo Miraconcha-Easo debido al impacto ambiental, los elevados sobrecostes y los gravísimos riesgos constructivos que conlleva la ejecución de esta agresiva infraestructura.  

 Apoyo a la MANIFESTACION de mañana:

Con la protesta en La Concha, Satorralaia se une a las acciones reivindicativas y de denuncia relacionadas con la crisis ecológica que la red Larreko Mahaia --constituida por grupos sociales y sindicales de Gipuzkoa-- ha propuesto llevar a cabo durante estos días con motivo del próximo aniversario del derrumbe del vertedero de Zaldibar. Dentro de esta iniciativa, mañana sábado día 30 tendrá lugar en Donostia una manifestación, partiendo a las 17'00h desde el Parque de Gladys Enea (Cristina Enea).

Movimiento vecinal Satorralaia

Más información: satorralaia.wordpress.com 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW5Y

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal