lahaine.org
Euskal Herria :: 26/01/2012

Ramón López Cid 'Makana' eta Garazi Urrestarazuk Audientzia Nazionalean deklaratu dute

Hitzondo.net
Makana eta Garazik Audientzia Nazionalean deklaratu ondoren. 30 altsasuar izan dira Madrilera babesa eta elkartasuna adieraztera hurbildu direnak.

Irailaren 3an hasitako bideak gaur izan du beste mugarri bat, Makana eta Garazik Audientzia Nazionalean deklaratu ondoren. 30 altsasuar izan dira Madrilera babesa eta elkartasuna adieraztera hurbildu direnak. Deklaratzen zeuden bitartean, 11:3oetan sartu baitira, Altsasun ere elkartasun adierazpenak egon dira. Kontzentrazioa egiteko baimena debekatu zutenez, 19naka bildu dira herritarrak eta 7 kontzentrazio puntu osatu dituzte, Guardia Zibiliaren begirada zorrotzapean.

Goizeko 8:30etan iritsi dira Madrilera Makana, Garazi eta laguntzera joan diren lagunak, haien artean udaletxeko zinegotzi diren Ruben Imaz, Hasier Gonzalez, Asun Fernandez de Garaialde y Lazcano eta Santi Luceño. Gainera, Bikendi
Barea eta Maiorga Ramirez Bilduko parlamentariak ere hurbildu dira.

Hasieran zita goizeko 10:30etan bazen ere, Santiago Pedraz epaileak dentistarekin ordua zuen eta 11:30etaraino atzeratu da deklarazioa. 30 herritarren babesarekin hurbildu dira Makana eta Garazi Audientzia Nazionalaren sarrerara, Jone Goirizelaia abokatua ondoan zutela.

Bertan bildurik zeuden kazetari hodeiak haien deklarazioak bilatzen bazituen ere, altsasuar batek hartu du hitza bi gauza azaltzeko. Lehena, bertan Makana eta Garaziri elkartasuna adieraztera joan direla eta gertaera hau irailaren 3an salatu ziren egoera errepresiboen beste adibide bat besterik ez dela. Horrexegatik, errepresioarekin amaitzeko eta gorputz polizial errepresiboak Euskal Herritik aldegiteko deia egin dute. Era berean, epaitegi berezia den Audientzia Nazionala desagertzeko eskatu dute.

Hitzondo bertan egon da dena grabatzen eta datozen ordu edo egunetan bideo bat eskainiko dizuegu. Adi egon.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal