lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL0m

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

02/07/2018 :: Euskal Herria

Redbull jauzien aurrean burutu dugun ekimenaren irakurketa

x MTV ez, Bilbo Bai

 Balioen Hiria definitu berri du udal gobernua buru duen PNVk Bilbo. Unibertsalak diren askatasuna, berdintasuna, giza eskubideekiko errespetua, justizia soziala zein parte hartze gisako kategorietaz ahoa betetzen dituzten bitartean, industria turistikoak dakarren kapital espainiar eta mundialari ateak zabaltzeak Bilbon bizi garenontzat eskubideen urraketa sistematikoa eragin du.


Mendebaldeko beste hiri askok bezala, Bilbo, kapitalismoaren fase berri horretarako akumulaziorako eremu bihurtzearen erabaki politiko eta ekonomikoa, hirian bizitzeko Bilbotarrok dugun eskubidearen gainetik ezartzea erabakitzen da, eta guzti hori, aipaturiko balioen bueltan kokatzeko ausardiaz dabiltza.


Ekoizpen aktibitateak lokalizatzetik, irabazi tasak handitzeko hipotesian, merkantzia izaterako eremua bihurtu delarik Bilbo. Erabaki politiko honek, bertako ehundura soziokomunitarioa zein hiriaren erabilpen balioa alboratu eta lurraldearen ekoizpena, merkantzia gune bilakatu dute.


Operazio honetarako, ezinbestekoa funtzioa bete dute Udal eta enpresa handien koalizioek. Kapitalaren mozkin tasen igoera sustatzeko helburuz, Kapitalari lur urbanoaren desjabetze publikoa gauzatzeko erraztasunak emateaz gain, zorpetze publiko izugarria eragin dute Bilbao Ria 2000, urte luze hauetan buruturiko makroebentoak eta antzeko egitasmo publiko-pribatuek.
Bilbo polit, baketsu eta eder bat utzi digutela diote buruturiko iraultza urbanoaren bidez. Guk berriz, Iraultza urbanoak, kontraesanez beteriko hiriaren metaformosia ikusten dugu, non, Hiria desegiteko prozesu metakor gisara ulertzera garamatzana. Kapitalak maneiatutako Hiria, askatasun eta justiziaren espazioa izan beharko lukeenaren egoera sozialetik urrundu izateak, egungo Bilboren eredua, krisira eroango dute urte apurretan.


Bilbo eta bere auzoak, askatasun zein justizia sozialaren dimentsio espazial denboral horri erantzutetik urrun, herri demokrazia eta bizi duin baterako eskubidea ukatzerako logikan txertatua dagoelako. Merkatuak gidaturiko iraultza urbanoak, kontrairaultzaren bidea hartu du, iraultza orok sortzen dituen irrikei erantzuteko gabeziak eduki dituelako. Iraultza urbanoak askatasun gehiago agintzen zuen, Bilbotarrontzako aukera eskubide gehiago, lurraldearen egokitzapen handiagoa bertako gizarte konplexuagoari, baina errealitatean, bazterketa soziala, oinarrizko eskubidetan inbertsio eza zein egitura pribatuei laguntza ekonomikoa handitu du.


Bilboko hiri eredua, proeiktu erraldoi, bizirik ez duen kultur eredu berri eta marketing kanpaina erraldoiak bultzatu ditu. Horren adibide bat da, gaurko Red Bull jauziak Bilbon beste behin antolatu izana. Makroebentoen hiria da gurea, kirol, kultura edo kongresuak, Bilbo hiri marka mundu mailan zabaltzeko helburu dituena. Gertakari hauek, Bilboren irudi internazionala aurrerapen, botere eta handitasunaren erakuslehio gisara saldu nahi dituzte, merkatu internazionalari Bilbo zabaltzea helburu.


Dimentsio mundiala duten makroebento hauek, estrategia baten bihurtzen ari ditu PNVk Bilboren metamorfosia enpresa pribatuen eskuhartzerako, hiriaren identitate indartsu bat sortu eta mundu mailan lehiakor izateko. Eta estrategia honek badauka bere ifrentzua, egunez egun, bizitzaren merkatarizazioa, lur eremuen espekulazioa, lan baldintza prekarioak sistematizatzea, zein euskal identitatea kultur globalizatuan urtu eta desagerraraztea.


Honen aurrean, Piztu Bilbo, Amatatu MTV-tik argi daukagu hiri eredu honek dakarren miseria soziala, oinarrizko eskubideen merkantilizazioa, etengabeko kontrol sozial eta errepresioa, indarrez ezarritako elkarbizitza baketsua, hiriaren erabilpen sozialaren desagerpena edo Bilbotarroi egozten diguten funtzio sozial pasiboa borrokatuko dugula.


Unibertsalak diren justizia sozial, parekidetasun edo eskubideen errespetuaren balore horien eguneratzea bada aurretik aipatu duguna, balore horiek egunez egun praktika eta proiektu askatzailearen bidez edukiz beteko ditugula, Bilbo bizigarriago baten bidean.


Ekainaren 30a den honetan, adibidez, Red Bull jauziak Bilbon ospatzen ari zirela, guk gure salto txapelketa propioa egin dugu, makroebentoen aurrean, guk nahi eta merezi dugun bilbotarron eta bilbotarrontzako Bilbo bizia irudikatu eta exijitzeko. Guardia zibilak gure txapelketan parte hartzean itsasadarrera salto egin duten bi gazteak identifikatu eta salaketa jarri die, itsas segurtasunaren aurkako delitua eta desordena publikoak leporatuz. Gainera, uretan zain zegoen beste gazte bat ere identifikatu du, baita zubian ekimenean parte hartzen zeuden beste bederatzi gazte.


Honez gain, esan beharra daukagu El Correo egunkariak helarazi duen mezua gezurra dela: ez da egon “pirotecniaren” beldurrez itsasadarrera salto egin duen oinezkorik, gerora identifikatuak izan diren ekimeneko bi parte hartzaileak izan dira.
Piztu Bilbo Itzali Mtv ekimena

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL0m

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal