lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 06/04/2020

Salbuespen egoeran langile sektore kolpatuenak babestu eta defentsa politikoa antolatu

Gazte Koordinadora Sozialista
Salbuespen egoeran langile sektore kolpatuenak babesteko eta "defentsa politikoa" antolatzeko lan ildoa abiatu du GKSk

GKSk martxoaren 20an jarri zuen martxan 'Burgesiaren ofentsiba gelditu!' salaketa kanpaina politikoa. Lanketari jarraipena emanez, bizi dugun krisialdian langileriaren barruan kolpatuenak izaten ari diren sektoreen eskubideak eta askatasun politikoa babesteko baliabideak antolatzeari ekingo dio orain. Zehazki hiru alorretan prestatuko ditu defentsarako baliabideak: etxebizitza, polizia jazarpena eta lan-arloa.

Alarma egoera hasi zenetik, "ezkutuko salbuespen egoera" salatu du Gazte Koordinadora Sozialistak, Burgesiaren ofentsiba gelditu! salaketa kanpaina politikoaren bidez. Krisialdi honek langileriarengan izango dituen eragin zuzenak seinalatzeaz gain, lau aldarrikapen zehatz aurkeztu zituen martxoaren 20an.

Orain, ordea, "optika proletario batetik politika egiteko unea" heldu dela adierazi dute GKSko kideek, "proletalgoaren antolakuntza politikoaren beharrari" azpimarra jarriz, eta "sozialdemokraziaren posizio politikoekin eta jarduteko moduekin" hautsi asmoz.

Azken asteetan ezarri den testuinguruak, "klase ofentsiba gordina eta proletarizazio prozesuaren larriagotze nabarmena" ekarriko dituela dio GKSk, eta horri aurre egiteko, "langile antolakuntzaren bidez defentsa politikoa" gauzatzeko ordua dela azaldu du.

DEFENTSARAKO BALIABIDEAK

Gazte Koordinadora Sozialistak iragarri du momentuz hiru alorretan abiatuko dituela defentsa politikorako baliabideak: etxebizitzaren esparruan, polizia jazarpenaren alorrean, eta "ahal duten heinean", lan-arloan. "Prozesu burokratikoa saihesteko eta independentzia politikoz jarduteko" bitartekoak izatea da asmoa.

Lanketa horrek, gainera, honako helburuak barne-bilduko ditu momentuz: hiru arlo horietan ditugun eskubideen jabe egitea, eta sor daitekezkeen gatazkei aurre hartzeko eta balizko prozesu administratiboetara jotzeko baliabideak erraztea.

 Lan ildoak aurrera eramateko, "eremu eta maila desberdinetan lan egiten duten eragile ugaritako militanteen esfortzuaz" dihardutela adierazi dute. Ez dute baztertu aurrerago lan lerro gehiago jorratzea; hala nola, genero indarkeria kasuetan emakumeen babeserako bitartekoak antolatzea.

Horretarako harremanetarako bideak zein izango diren datozen egunetan jakinaraziko dutela adierazi dute. Hain zuzen ere, "eskualdez eskualde" azaldu asmo dituzte problematikari aurre egiteko martxan jarriko dituzten bitartekoak. Beraz, "izaera lokala" izango dute kanal horiek, horretarako eskura dituzten euskarrien bidez. Besteak beste, harremanetarako helbidea jarriko dute eskuragarri kasu pertsonalak helarazteko.

GKSk argi utzi nahi izan du, azkenik, babeserako eta defentsarako lanketa hau "koiunturaren aurrean politika egiteko bitartekoa" dela, eta koiuntura garatu ahala jarduna egokitzen joango dela, etengabe.

Salbuespen egoeran langile sektore kolpatuenak babesteko eta "defentsa politikoa" antolatzeko lan ildoa abiatu du GKSk

 

 

 

 

 

 https://gedar.eus/aktualitatea/mugimendusozialista/salbuespen-egoeran-langile-sektore-kolpatuenak-babesteko-eta-defentsa-politikoa-antolatzeko-lan-ildoa-abiatu-du-gksk

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal