lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW9W

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

16/02/2021 :: Estado español, Anti Patriarcado

Salda badago! Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak liburuaren aurkezpena Durangon

x Salda badago!

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen harira, ia 3.000 feminista elkartu ziren 2019ko azaroaren 1ean, 2an eta 3an, mugimendu zein borroka
feministari buruzko hausnarketak partekatzeko eta aurrerantzean urratu beharreko bideez eztabaidatzeko. Esperientzia kolektibo itzela izan zen.
Nolanahi ere, joaterik izan ez zuten kide feminista asko egon ziren.

Salda Badago! ekimena jaso nahi izan dugu gaur, otsailaren 15ean, Durangon aurkezten dugun liburuan. Ez soilik 3 egun haietan bizitakoa, baizik
eta haraino heltzeko prozedura eta ibilbide osoa. Argitalpenean esaten dugun moduan, helburua “Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan
bizitakoa ordenatzea zein berreraikitzea, Durangoraino eraman gintuen prozesuaren interpretazio kritiko bat egitea eta hortik irakaspenak ateratzea
eta elkarbanatzea” izan da. Memoria eraikitzen joateko saiakera bat da aurkezten dizueguna, egin duguna aitortzeko nahiz etorkizunari begiratzeko.

Hortaz, esperientzia hori erregistratzeaz gain, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidean aurrera egiteko tresna bat sortu nahi izan dugu.
Emagin ikerketa eta formazio feministarako elkartearen eskutik, prozesu honen sistematizazio lan bat burutu dugu. Horretarako, epistemologia
feministak eta Abya-Yalan herri-prozesuak aztertzeko erabilitako prozedurak aplikatzen saiatu gara. Askotariko iturriak baliatu ditugu horretarako,
besteak beste, eztabaida taldeak, inkesta, errebisio bibliografikoa, ponentzien analisia eta parte-hartze datuen azterketa.

Liburu honetan aztergai ditugun jardunaldietan jasotako eduki politikoez gain, prozesuan emandako urratsak irakurri ahal izango dituzue: Euskal
Herriko Mugimendu Feministaren azken urteetako ibilbidea, koordinadoraren sorrera eta antolakuntza eredua, aurrekontuaren kudeaketa, euskara erdigunean jartzeko egindako proposamenak, erasoen protokoloa, estrategia komunikatiboa eta Durangoko azpiegitura taldearen lekukotza. Liburu berean euskara eta gaztelera itzulpenak biltzen dira.

Gainera, “Mugimendu Feministaren erraiei begira” ardatzean burututako asanblada parte hartzaileetan egin ziren milaka ekarpenak sintetizatzen
dituen kontzeptu mapa zabalgarria eta ilustratua darama ale bakoitzak. Gaur Durangoko San Agustineko kultur gunean egin dugun aurkezpenean,
Salda Badago! Lantaldeko eta Emagineko kideen eskutik azaldu ditugu argitalpenaren helburuak eta erabilitako metodologia. Ondoren,
jardunaldien antolakuntzaren parte izandako kide ezberdinen gogoeta jasotzeko mahai ingurua zabaldu dugu, horien artean izan dira: Jeanne
Roland, Garaipen taldeko kide feminista antiarrazista; Begoña Zabala,

Emakume Internazionalistak-eko kidea; Maider Barañano eta Marina Urkidi, Euskal Herriko Neska Gazteen Sareko kideak; eta Ane Amantegi Durangoko azpiegitura lantaldeko kidea. Hainbat ekarpen egin dituzte prozesuaren kontaketa osatzeko eta Jardunaldiak utzi zituzten irakaspenak eta etorkizunerako lan-ildoak eztabaidatu dituzte. Hau ez da izango aurkezpen bakarra. Datozen hilabetetan Euskal Herriko txoko desberdinetan liburuaren aurkezpenak izango dira; besteak beste, Ondarroan, Arrasaten, Zumaian,Oreretan, Oiartzunen eta Zizuren.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW9W

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal