lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP9N

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

09/12/2019 :: Euskal Herria

Satorralaia comparece en el Parlamento Vasco para dar cuenta de la denuncia interpuesta en Fiscalía:

x Satorralaia

[Euskara]

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean agerraldia egingo du datorren asteazkenean, abenduak 11, goizeko 11'30etan, Donostiako Metroaren inguruan Gipuzkoako Fiskaltzan jarritako salaketaren berri emateko. Gogoratzen dugu Fiskaltzak ikerketa bat abian jarri duela Donostiako Metroaren egitasmoan trenbide-tunelen segurtasunaren eta larrialdi-irteeren arloan Satorralaiak salatu dituen araudi-urraketa larriak direla eta: izan ere, 500 metroko luzera eta 68 metroko desnibela igotzeko 400 eskailera-maila ditu Pio Barojan aurrikusitako larrialdi-irteerak --hots, dorre baten 24. solairura oinez igotzea bezainbeste-- eta horrek trenbide-tunelen segurtasunaren eta larrialdi-irteeren arloan, nahiz bidaiarien eta pertsona gutxituen ebakuaziorako baldintzen inguruan, indarrean dauden hainbat araudi urratzen ditu. Honi dagokionean, Alemanian sute-arriskuen prebentzioan aditua den Hans Heydemann injeniariak egindako txosten bat aurkeztu genuen epaitegian urriaren 22an, gure salaketaren egiazkotasuna eta zuzentasuna berretsi eta Donostiako Metroaren egitasmoan aurrikusitako larrialdi irteera ezbairik gabe erabat baliogabea dela ohartarazten duena: "Jende askok ez luke salbatzeko inongo aukerarik izango tunelean sute bat gertatuz gero", ohartarazten du aditu alemaniarrak, eta afera honetan Satorralaiak aurretik egindako salaketa administratiboari Eusko Jaurlaritzak emandako erantzuna gezurtatzen du bestalde.

Fiskaltzan jarritako salaketaren berri emateaz gain, Satorralaiak talde parlamentariei honako eskaera hauek egingo dizkie agerraldian:

- Donostiako Metro-pasantearen obrak geldiaraztea.

- Salatutako araudi-urraketen inguruan legebiltzarrean ikerketa batzorde bat osatzea.

- Gizartean, ekonomian edota ingurumenean eragin handia duten halako azpiegitura egitasmoen inguruan herritarrek eztabaidatu eta erabaki ahal izan dezaten, aurrerantzean partaidetza prozesu lotesleak abian jartzeko konpromezua hartzea.

Horrenbestez, herritar askoren iritziz zeharo behargabekoa den eta Eusko Jaurlaritzak propaganda askorekin baina inongo partehartze sozialik gabe sustatu duen makro-proiektu hori geldi dezala eskatuko du Satorralaiak legebiltzarrean.

Ekintza informatiboa larunbatean:

Bestalde, Donostiako Metroaren aurkako ekintza informatiboa egingo du Satorralaiak hiriaren erdialdeko kaleetan datorren larunbatean, hilak 14. Herritar guztiei informatzen eta Metroaren salaketa kaleratzen segitzeko ekimen txiki honetan partehartzeko dei egiten dugu beraz, eguerdiko 12etan Artzai Onaren Plazan bilduta.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

________________

 [Castellano]

Satorralaia comparece en el Parlamento Vasco para dar cuenta de la denuncia interpuesta en Fiscalía:

El movimiento vecinal Satorralaia comparecerá el proximo miércoles 11 de diciembre a las 11'30h en la Comisión de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Parlamento Vasco para dar cuenta de la denuncia interpuesta en la Fiscalía de Gipuzkoa en relación a la pasante de Metro. Recordamos que la Fiscalía ha abierto diligencias de investigación en relación a los graves incumplimientos de las normativas y recomendaciones establecidas en materia de seguridad en túneles ferroviarios y salidas de emergencia, así como de las condiciones de evacuación de viajeros/as y personas discapacitadas, que el movimiento vecinal ha denunciado en la Galería de Salida de Emergencia de 500 metros de longitud y un total de 400 escalones para salvar un desnivel de 68 metros --algo así como subir andando a la planta 24 de una torre-- proyectada en Pio Baroja. El documento presentado el 22 de octubre en el Juzgado recoge asimiso un informe realizado por el ingeniero alemán Hans Heydemann, experto en prevención de incendios, que confirma la veracidad y la exactitud de la denuncia y advierte sin lugar a dudas que la salida de emergencia contemplada en el proyecto de la pasante de Metro no es apta para su fin: "Muchas personas no tendrían ninguna posibilidad de salvarse en caso de un incendio en el túnel", advierte el experto alemán, a la vez que desmiente la respuesta remitida por el Gobierno Vasco a la denuncia administrativa presentada anteriormente por Satorralaia sobre esta cuestión.

Además exponer la denuncia presentada en Fiscalia, Satorralaia realizará en su comparecencia las siguientes peticiones a los grupos parlamentarios:

- La paralización de las obras de la pasante de Metro.

- La creación de una comisión de investigación en el seno del parlamento para analizar los graves incumplimientos normativos denunciados en el proyecto.

- La adopción del compromiso para poner en marcha en adelante procesos vinculantes de participación, debate y decisión respecto a proyectos de infraestructuras de elevado impacto social, económico o ambiental.

Reclamaremos por tanto en el parlamento la paralización de esta obra considerada absolutamente innecesaria por una gran parte de la población y que ha sido impulsada por el Gobierno Vasco con mucha propaganda pero sin ninguna participación pública.

Acción informativa el sábado 14:

Por otra parte, Satorralaia realizará el próximo sábado 14 una acción informativa en las calles del centro de Donostia. Llamamos por ello a participar en esta pequeña iniciativa para seguir informando y denunciando la pasante de Metro, juntándonos a las 12h en la Plaza del Buen Pastor.

Movimiento vecinal Satorralaia

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP9N

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal