lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP9u

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/12/2019 :: Euskal Herria, Nafarroa

Se manifiestan en Iruña ante el ataque dirigido contra el Centro de Menores de Hortaleza

x SOS Arrazakeria Nafarroa

[Euskara]

Madrilgo Hortaleza auzoko Adingabeen Lehen Harrerako Zentroaren aurka jasandako erasoaren aurrean, SOS Arrazakeria Nafarroatik gure gaitzespen eta sumindurarik sutsuena adierazi nahi dugu. Badakigu ez dela gertaera isolatu bat, egiturazko-arrazakeriaren beste adierazpen bat baizik, gorrotozko diskurtsoen eta haiekin batera doazen isilune konplizeen bitartez etengabe elikatzen dena.

Kriminalizazio-kanpaina hau sektore politiko jakin batzuek protagonizatutako diskurtso arrazista, homofobo, transfobo eta matxista baten barruan kokatzen dugu. Sektore horiek inboluzio politiko eta sozialerako asmo argia dute. Horiekin batera, eskuin muturrean kokatzen ez direnen diskurtsoa gero eta eskuindarragoa da, eskuin muturraren argudioak sustatuz. Diskurtso horien arduradunak erantzule egin nahi ditugu, izan ere, beren estrategia bultzatzeko asmoz, argudioak bulo eta gezurretan oinarritzen dituzte. Ez ditugu ahaztu behar beren ekintzekin eta adierazpenekin diskurtso hori "zuritzen" laguntzen ari diren sektore politiko, sindikal eta mediatiko guztiak eta diskurtso hori protagonizatzen duten sektore politikoak.

Gogoratu behar dugu, bakarrik bidaiatzen duten adingabeek eskubide legitimoa dutela askatasunez mugitzeko eta beren bizi-proiektuak non eta nola garatu nahi dituzten aukeratzeko. Iparralde global honetako estatuek eragozten dute, hainbat indarkeria-motaren bidez, aske mugitu ahal izatea. Estatu horiek bihurtzen dute, migrazio-politiken bidez, eskubide hori paper busti. Oztopoz betetako labirintoa, non sistematikoki aztertuak diren adin-proben bitartez eta tranpa burokratiko ugariz, askotan limboetan mantentzen dituztenak, oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten zaie eta etorkizunean irregulartasunean geratzeko arrisku handiarekin.

Estatu horiek eta haien ordezkariek ahoa betetzen dute integrazioaz eta bizikidetzaz hitz egiten, baina aniztasuntzat jotzen duten guztia bultzatzen dute bazterretara. Haurrak eta nerabeak babesteaz hitz egiten dute, baina babesik gabe utzi eta kriminalizatzen dituzte. Gorroto-diskurtso gisa ulertzen dutena kondenatzen dute, baina aldi berean diskurtso hauek elikatzen dituzte, pertsonak jatorriagatik eta baldintzagatik kategorizatuz, bizitzeko moduak prekarizatuz eta eskubideak urratuz.

 Babestu eta integratzeaz hitz egiten duen baina praktikan diskriminatu, baztertu eta kanporatzen duen sistema honetan, premiazkoa da salaketa-sareak eta elkarri laguntzeko sareak indartzea. Premiazkoa da bizitza bere aniztasunean erdigunean jartzea. Honetarako, estatuak benetan, eraginkortasunez eta modu egiaztagarrian bete behar du babes eta tutoretza betebeharra. Ildo horretan, premiazkoa da salatzea estatuak ez duela betetzen guztiak babesteko betebeharra. Babesgabetasun hori da, hain zuzen ere, sektore politikoak erabiltzen ari direna, Estatuaren jarduna salatzeko ordez, adingabeak berak erasotzeko eta kriminalizatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da pertsona guztien eskubideak blindatzen jarraitzea, bereziki tutoretzapean daudenenak, bazterketarik eta etiketarik gabe. Ez dira bakarrik dauden adingabeak, adingabeak dira, gure adingabeak dira.

Nafarroako SOS Arrazakeria. 2019ko Abenduaren 12a

____________

[Castellano]

Ante el ataque dirigido contra el Centro de Menores de primera acogida del barrio madrileño de Hortaleza, desde SOS Racismo Nafarroa queremos mostrar nuestro más rotundo rechazo e indignación. Sabemos que no se trata de un hecho aislado sino de una expresión más del Racismo estructural que impregna y que es alimentado de manera constante por los discursos de odio y los silencios cómplices que los acompañan.

Inscribimos esta campaña de criminalización dentro de un discurso racista, homófobo, transfobo y machista protagonizado por ciertos sectores políticos, que tienen una clara intención de involución política y social, que se une a una progresiva derechización del discurso de quienes, sin encuadrarse en la extrema derecha, promueven sus argumentos de manera activa o desde la inacción. Por otro lado, queremos señalar a los responsables de estos discursos, que basan su argumentación en la construcción de bulos y mentiras, con el fin de favorecer su estrategia; sin olvidar a todos aquellos sectores políticos, sindicales y mediáticos que, con sus acciones y declaraciones, están contribuyendo a “blanquear” este discurso y a los sectores políticos que lo protagonizan.

Debemos recordar que las y los menores que viajan no acompañadas, ejercen un derecho legítimo a moverse libremente y a elegir dónde y cómo quieren desarrollar sus proyectos de vida y son los estados de este norte global los que impiden a través de múltiples formas de violencia que lo hagan en libertad. Son estos estados, a través de sus políticas migratorias, los que convierten este derecho en papel mojado, en un laberinto de obstáculos donde son sometidas/os sistemáticamente a examen en forma de pruebas de edad y múltiples trampas burocráticas que les mantiene muchas veces en limbos, impidiendo su acceso a derechos fundamentales y avocándoles a un futuro en la irregularidad.

Son estos mismos estados y sus representantes los que se llenan la boca hablando de integración y de convivencia, pero empujan todo aquello que consideran diversidad a los márgenes, los que hablan de protección a la infancia y adolescencia, pero desprotegen y criminalizan, los que condenan lo que interpretan como discursos de odio, pero los alimentan de manera sistemática categorizando a las personas por su origen y condición, precarizando las formas de vida y vulnerando derechos por acción y omisión.

En este sistema que habla de proteger e integrar pero que en la práctica discrimina, excluye y expulsa, es urgente fortalecer las redes de denuncia y apoyo mutuo, urge poner la vida con su diversidad en el centro de todo, esto pasa por que el estado cumpla con su deber de protección y tutela de manera real, efectiva y verificable, en este sentido, es urgente denunciar que el estado no está cumpliendo con su obligación de protegerlos/as a todos/as y en las debidas condiciones y es precisamente esta desprotección la que está siendo utilizada, por sectores políticos, no para denunciar la inacción del Estado, sino para atacar y criminalizar a los propios menores, despojándoles de su condición de menor y menoscabando su integridad. Por ello es imprescindible seguir blindando los derechos de todas las personas, especialmente de las que están bajo tutela, sin exclusión ni etiquetas, no son menores no acompañadxs, son menores, son nuestros menores.

SOS Racismo Navarra. 12 de diciembre de 2019

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP9u

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal