lahaine.org
Euskal Herria :: 23/05/2024

Uliazpiko langileak kalera aterako dira Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena salatzera

Berria/La Haine
Euskararen aurkako eraso bat bezala seinalatu dute ebazpena eta hizkuntza eskakizunek herritarren eskubideei erantzuten dietela adierazi dute.

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota da Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza eskakizunen defentsan aurkeztu zuen helegitea, eta, ondorioz, langileen ustez, ontzat jo da iaz EAEko Auzitegi Nagusiak eskari horien kontra eman zuen epai «euskarafoboa». Kontra egite aldera, elkarretaratze bat egingo dute ostiral honetan, Donostian, fundazioaren zerbitzu nagusien sarreran, Antigua auzoan. 11:00etan izango da.

Sindikatuek aterako ohar batean jaso dutenez, epai hauen bidez ez da aintzat hartu Uliazpin martxan zen lan eskaintza publikoaren bidez lanpostu bat eskuratzeko igaro hamabost urteotan hainbat langilek egin duten «ahalegina». Kalterako dira Uliazpiko erabiltzaileentzat eta senideentzat ere, haien eskubideen kontrakoak. Adimen urritasuna dutenekin jarduten dute erakunde horretan, eta komunikazioa norbera erosoen moldatzen den hizkuntzan egin ahal izateak aparteko garrantzia izaten du halako arta motetan.

Hizkuntza eskakizunek «herritarren eskubideei» erantzuten dietela adierazi dute, eta badirela «erabiltzaileek behar dituzten ezaugarrien» ondorio ere. «Uliazpik agindutako zereginak betetzeko, hizkuntza jakitea funtsezkoa da langileentzat». Hain justu ere, hori aintzakotzat hartuta erabaki zuen fundazioak 34 zaintzaile kontratatzeko oposizioan B2 titulua ezinbestekoa zela horietako 32 postutan, eta meritua, berriz, beste bitan. Eta horrexen kontra egin zuen EAEko Auzitegi Nagusiak.

Halako ebazpenekin justiziak erabiltzaileen hizkuntza eskubideak «gutxietsi» egiten dituela uste dute langileen ordezkariek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urteotan euskararen normalizazioan egin duen bidea ere zapuztu egin dutela. 30 urte baino gehiagoan «adostutako» hizkuntza planak direla gogoratu dute, eta ezin direla ebazpen judizialen bidez bazterrean utzi.

Albiste osoa:Uliazpiko langileak kalera aterako dira Gorenaren ebazpena salatzera (berria.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal