lahaine.org
Euskal Herria, Nafarroa :: 16/06/2016

Ekainaren 18an gaztetxetik gaztetxera

Iruñeko Gaztetxea
Pasa den abenduaren 5ean Iruñeko kaleak pozez eta errebeldiaz bete ziren. Okupazioaren bitartez, Gaztetxe berri bat lortu genuen Alde Zaharrean.

 

Pasa den abenduaren 5ean Iruñeko kaleak pozez eta errebeldiaz bete ziren. Okupazioaren bitartez, Gaztetxe berri bat lortu genuen Alde Zaharrean.


Ez dira gutxi izan orain arte antolaturiko ekimenak: eztabaidak, tailerrak, antzerkiak, hitzaldiak, bazkari herrikoiak, txikientzako jarduerak, etab. Gainera, eraldaketa sozialerantz urrats txiki, baina beharrezkoak eman nahian, sakoneko proiektu bat landu eta gauzatu dugu.
Egun, auzoa, autogestioa eta autoantolakuntza herritarra oinarrian dituzten borroka ezberdinen partaide gara, besteak beste, partriarkatuaren aurkako borroka, elikadura subiranotasuna, soldatapeko lanari kritika, etxebizitza eta gazte emantzipazioa, kultura askea eta herritarra, errepresioaren salaketa eta euskara bultzatzea. Borroka ezberdinak, zeinetan, lehenbiziko alternatibak jaiotzen hasiak diren: euskara klaseak, talde feminista, jantoki herrikoia, gazte prekarioen sarea, liburutegi antagonista, eta buruan dauzkagun beste hamaika proiektu alternatibo.
Jakina den bezala, duela 6 hilabete inguru, lokalez aldatzea erabaki genuen, Udalak eskainitako gune berriak gure proiektua garatzeko ezaugarri fisiko egokiagoak betetzen zituela ikusirik. Aldiz, beste behin ere, Geroa Bai-k eta Nasuvinsa-k izandako jarrera salatu nahi genuke, hasieratik gaztetxearekiko gaitzespena eta berau desalojatzeko mehatxua adierazi baitzuten, etorkizunean eraikinean etxebizitza sozialak burutzeko aitzakiapean. Negoziazioak hasi zirenetik, Udalak eraikin aldaketa denbora laburrean burutuko genuela hitzeman zigun, baina prozesua hilabete batzuk luzatu da oztopo administratibo eta legalak direla eta. Urteetan zehar, proiektu herrikoi autogestionario ororen aurka egiteko helburuz, klase menderatzaileek diseinaturiko arautegi eta oztopoak, alegia.
Hortaz, prozesu honek gure hasierako irakurketa berretsi besterik ez du egiten, hots, instituzioek eta herri mugimenduek erritmo ezberdinak dituztela eta batzuk ezin direla besteengandik gailendu. Oztopo legal horiek gaindikatzeko herri mugimenduaren aldeko borondatea azaltzen ez den bitartean, batak bestea mugatzen duelarik. Guztiagatik, beste behin ere, benetako aldaketa, halabeharrez, kaletik, herri boteretik, jaioko dela aldarrikatzera gatoz; eta berau, ahalduntze kolektiboa oinarrian duen prozesu baten bidetik soilik etorriko dela. Era berean, orainarte izandako lorpenak, kaletik datorren ahalduntze horri esker erdietsi ditugula argi dugu, okupazioari esker.
Oztopoak oztopo, Gaztetxearen lekualdatzea bi hilabeteren buruan izango da, datorren ekainaren 18 an zehazki, non espazio berriaren irekiera ospatuko dugun. Hitzordu berezi horretarako, ekintza eta jarduera ezberdinez osaturiko egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu, eta kontzertu itzel batzuekin emango diogu amaiera ospakizun egunari.
Gure azken hitzak, Iruñerriko txoko ezberdinetan gaztetxe berriak lortzeko borrokan dirauen gazteria osoari zuzentzen dizkiogu: eragozpen legal eta oztopo guztien gainetik, Gaztetxea, okupazioa eta autogestioa. Estatuaren erasoen aurrean, elkartasun kolektiboa. Gure autogestioaren bideak elkartuko direnaren itsaropenez, ekainaren 18 an “Gaztetxetik Gaztetxera!”. Animatu! GAZTETXEAK ETA AUTOGESTIOA AURRERA

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal