Euskal Herria :: 16/04/2024
Gizonezko batek neska adingabe bati sexu-erasoa egin dio Getxon


Getxoko Udalak jakinarazi duenez ohar baten bidez, gizonezko bat atxilotu zuten pasa den larunbatean neska adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta, eta epaileak espetxera bidali zuen erasotzailea atzo, fidantzarik gabe. Oharrean ez dira xehetasun gehiagorik ematen.