lahaine.org
Euskal Herria :: 17/04/2024

Mecaner enpresako langileak beste behin mobilizatu dira lantegia ixtearen aurka

Uriola.eus
Bizkaiko 60 enpresa-batzordeetako kideak ere egon dira mobilizazioan elkartasuna erakusteko, eta honetan, Stellantis multinazionalak lantegia ixteak dakartzan eraginak salatu dituzte.

Mecaner enpresako langileak beste behin mobilizatu dira gaur, Stellantis multinazionalak lantegia ixteak dakartzan eraginak salatzeko. Oraingo honetan, Bizkaiko 60 industria-enpresa ingurutako enpresa-batzordeetako kideak ere mobilizatu dira Mecanerreko langileekin batera. Mecaner, duela 60 urte baino gehiago sortutako enpresa, Euskal Herrian matrizegintza jorratu zuen lehena, bertako industria-sektoreko aitzindarietako bat izan zen, eta Stellantis multinazionalaren enpresa ixteko erabakiak Bizkaiko industrian ematen ari diren zenbait fenomeno islatzen ditu, gaur mobilizatu diren kide guztiei zuzenean eragiten dizkienak.

Sindikatuek aipatu duenez, azken urteetan enpresa askok itxi dituzte ateak administrazioaren inolako esku-hartzerik gabe, ostean industria-gune horiek erabiltzen zituzten lurrak merkataritza-gune handiek edota empresa logistiko handiek erabili dituztelarik, “non langileen baldintzen ezaugarri nagusia prekarizazio-maila handia” den, ezkerraldea eraldaketa honen adibide argia izanda. Mecanerren historia eta egun oraindik duen errentagarritasuna baztertuta, Stellantisek enpresa ixteko erabakia hartu zuen duela zenbait hilabete; Eusko Jaurlaritzak hau eteteko esku-hartzerik hartu ez duen bitartean, Enpresa Batzordearen ekimenak jarri behar izan ditu mahai-gainean Mecaner (eta alor berdintsuko beste zenbait enpresen) etorkizuna dutela frogatzen duten ekoizpen-aukerak.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal