Martxo antifaxista Sopelan!
Sekeko gaztetxeak, Plaza Beltzak, Ahaztuak eta Cable Street Beat-ek
antolaturik, "Martxo Antifaxista Sopelan" ekitaldia burutuko da eta
horretarako ondorengo egitaraua prestatu dute:
Martxoak 12 zapatua:
*18.00etan gure herriko kaleetatik ikur faxistak kentzeko deialdia,
udaletxe plazatik abiatuta.
*20.00etan Sopelako Sekeko gaztetxean, R.A.C. musikaren inguruko
hitzaldia eta erakusketa, Cable Street beat kolektibokoek eskeinia.
*23.00etan gaztetxean, SKA jaia MAIAKOVSKI DJ eta UPSTART DJekin
bukatu arte!
Martxoak 17 eguena:
*19.00etan Plaza Beltza kulturgunean, oroimen historikoari buruzko
hitzaldia, AHAZTUAK 1936-1977 (Estatu kolpea, errepresio eta
frankismoagatik kaltetuak) taldeko kide den Martxelo Alvarezek
eskeinia.
Martxoak 19 zapatua:
*9.30etan ibilaldia, udaletxe plazatik abiatuta, Urdulizeko santa
mariñerarte, guda zibilan eraikitako burnizko gerrikoaren aztarnen
bila. Herriko historia ezagutzen.
Martxoak 20 domeka:
18.30etan gaztetxean, "ANTIFA. Cazadores de skins" dokumentalaren
proiekzioa.