lahaine.org
Euskal Herria :: 27/09/2014

Mendillorriko lurrak bere lehenengo elkartasun fruituak eman ditu

Mendillorriko Gazte Mugimendua

Mendillorriko lurrak bere lehenengo elkartasun fruituak eman ditu. Ostiral honetan lehenengo urazak bilduko ditugu. Hauek gutxietsitako, alde batera utzitako eta instituzio publikoek degradatutako espazio batean hazitako lehenengoak izan dira.

Pertsonak indartsu bilakatzea XXI. mendeko gizartearentzat ezinbesteko erronka da, gizaki eskubidedun garenaren baldintza barneratu behar dugu, beraz, instituzio publikoen aurrean exijitu behar ditugu. Elikatzea, janztea, aisialdiaz disfrutatzea eta sozializatzea ezin dira inolaz ere gutxi batzuk eskura ditzazketen abantailak izan; pertsona orok lortu ditzazkegun eskubideak baizik. Mendilorrik eta Mendillorriko Gazte Mugimenduak bereziki, argi dauka auzokideon eskubideak babestu eta defendatu behar ditugula. Horregatik, espazioak askatzen eta auzoaren zerbitzura jartzen jarraituko dugu.

Gazte Mugimenduak autogestionatutako baratzak bere helburuak lortu ditu. Era honetan, auzokideok harro sentitu gaitezke pasibitatean oinarritutako gizarte honi bultzada bat emateagatik. Adin guztietako elkarlan kolektibo baten emaitza izan da, non jendeak gogo handiz parte hartu duen gizarte justu eta ekitatibo bat sortzeko.

Zorionak ongizate komun batean amestu duten orori, zorionak bere esperientziak, tresnak zein gure lurra landu duten guzti horiei, eta zorionak bereziki, Gazte Mugimenduan parte hartzen duten gazte guztiei, haiek gabe proiektu sozial hau ezingo baitzen aurrera atera. Zorionak! helburua bete da eta hau hasi besterik ez da egin.

Pasibitatea zein ohitura desegokiak; lan egiteko, sortzeko eta eraikitzeko gogoengatik ordezkatuak izan dira. Kapitalismoaren intolerantziaren aurrean beste mundu bat posiblea da. Gure eskubideengatik borroka dezagun. JARRI PEPINO BAT ZURE BIZITZAN!!!!!!

GORA HERRI BARATZA TA GORA MENDILLORRIKO GAZTE MUGIMENDUA!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal