Euskal Herria :: 02/11/2025
Adingabe bat bortxatu du gizon batek Sarrigurenen
Bikotekidea etxetik atera den une bat baliatu du gizonezkoak haren alabari eraso egiteko.
Larunbatean, Foruzaingoak pertsona bat atxilotu zuen Sarrigurenen (Nafarroa) sexu-eraso bat egotzita. Biktimak salatu duenez, bikotekidea etxetik atera den une bat baliatu du gizonezkoak adingabeari eraso egiteko. Hala, sexu erasoen kontrako protokoloa jarri dute martxan, eta biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, arta jaso dezan. Erasotzailea gaur igaroko da epailearen aurretik.







