103 estudiantes juzgados en la Audiencia Nacional por encerrarse contra la LOU

Agiria Euskaraz jaitsi [agiria]
Bajar el documento en Castellano [documento]
Euskeraz -->
kontrako muntai politiko-judizialik ez!
Aurreko apirilaren 7an, 103 euskal ikaslek ULOaren aurkako itxialdi bat burutu genuen Leioako Kanpusean. Itxialdi hura, euskal ikasleok ULOaren aurka kanpus ezberdinetan generaman borrokaren baitan egindako ekimen bat gehiago izan zen. Lege horrekiko gure desadostasuna adierazteko bide baketsu bat baino ez. Itxialdia bukatzea ezinezkoa izan zen, Montero jaunaren aginduz, indar polizialek (kasu honetan, Ertzaintzak) ikasleak indarrez kaleratu baitzituzten.
Orain, "ETAn parte hartze ez zuzena" izatea egozten zaigu 103 euskal ikasleoi eta, gure kasua Audientzia Nazionalera igorri du Getxoko epaile batek. Dionez, delitu terrorista baten aurrean gaude, ULOaren kontrako itxialdi bat egiteagatik!
Muntai politiko-judizial hau are eta paradoxikoa gertatzen da, espainiar Estatuko beste hainbat kanpusetan ULOaren kontra egindako ekimenak (eta bereziki, itxialdi kopurua) begi bistan baditugu. Akaso, Sevillako ikasleak Audientzia Nazionalera igorriko dituzte ULOaren kontra egindako protestaldi batean parte hartzeagatik?
Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoeraren ispilu gara euskal ikasleak, errepresio burugabe eta antzuenaren jo puntua. 103 ikasle hauen delitu bakarra, euskal ikasleak izatea eta ULOaren kontra adieraztea da. Hori baino ez, ikasleak eta euskal herritarrak izatea.
Egoera honen aurrean, honako hau da 103 ikasle hauek euskal gizarteari adierazi nahi dioguna:
Euskal ikasleak kriminalizatzeko saiakera berri hau gogor salatzen dugu eta 103 ikasle hauen kontrako neurri errepresiboak bertan bera gelditzea exijitzen dugu. Bide honetan, honako eskari hauek egiten ditugu:
1. UPVko agintari gorenak eta, bereziki Montero jauna, dira egoera latz honen erantzule nagusiak eta horregatik, gertakari guzti hauen aurrean publikoki beren jarrera adierazi dezatela exijitzen diegu.
2. Euskal Herriko eragile, sindikatu, irakasle eta langile unibertsitarioei, barrabaskeri berri honen aurrean ahotsa altxatu dezatela eskatzen diegu.
3. Gizarte eragile eta alderdi politikoei dei egiten diegu, gertakari guzti hauek salatzeko eta muntai politiko-judizial honekin bukatzeko beharrezko neurriak hartu ditzatela.
4. Azkenik, euskal gizarte osoari babesa eta sostengua eskatzen diogu, gure eskubideen erabateko zapalkuntza honi aurre egiteko.







