lahaine.org
Euskal Herria :: 04/04/2011

Errepresioa eta gartzelari buruzko jardunaldiak

Ikatza Kolektiboa

Estatuek helburu ezberdinen baitan erabiltzen dituzte mekanismo hauek,
besteak beste, biolentziaren erabileraren monopolioa izateko, legeen
bitartez jazarritako ordena mantentzeko, izuaren bidez gizartea
kontrolpean mantentzeko, etb. Estatuek, kapitalismoaren beso
politiko-armatuek, mekanismo errepresiboak martxan dituzte, gizarteari
jazarriz, eta aurkakotasun adierazpen oro gogor kolpatuaz. Jardunaldi
hauetan izaera politiko honetan zentratzea dugu xede, hau da, nola
Estatuak gartzela eta errepresioa erabiltzen dituen helburu politikoak
lortzearren.
Errepresioak hartzen dituen aupegi ezberdinak aztertuko ditugu,
sistema bakar baten baitan dauden gai ezberdinei buruz hitzeginez.

Apirilak 15, asteartea: “Ejercitos en las calles” liburu aurkezpena,
NATO-ren “Urban Operations in the year 2020” txostenaren inguruko
gaiei buruz hitz egingo digu liburuaren egileak, gizarte
okzidentaletako militarizazio hazkuntzari buruz, alegia.

Apirilak 7, osteguna: “Emakumea eta Gartzela”-ri buruzko hitzaldia,
Larraitz Ugarte abokatuaren eskutik. Preso dagoen populazioaren %10
baino gutxiago dira emakumeak. Zer gertatzen da emakume espetxetan eta
emakumeentzako moduloetan? Hitzaldi honen bidez errealitate honetara
gerturatuko gara. Urrutirago joan beharra, emakume preso politiko
euskaldunen egoera berezia, amatasunarekin lotuta dauden konplikazio
larriak, emakumea subjektu pasibo bat delaren sinismenak dakarrena,
etab. aztertuko da. Honez gain, emakume preso politiko ohi batek bere
bizipenak azalduko dizkigu, emakume eta preso politiko izateak
dakarrena plazaratuz.

Apirilak 13, asteazkena: “Preso sozialak” hitzaldia, Arrats Elkatearen
eskutik. Ezin dugu ahaztu, pertsona ugari daudela gartzeletan, preso
politiko bezala definitzen ez badira ere, politika zehatz batzuen
baitan ematen den errepresioaren eraginak ere jasotzen dituztela.
Beraz esan dezakegu, preso sozialak ere beste gatazka ezberdinetan
kokatzen diren preso politikoak direla.

Apirilak 20, asteazkena: “Zubietako Makrokartzela”-ri buruzko
hitzaldia. Estatu Espainolak, Europan preso gehiena dituenak, badirudi
ez duela asmorik bere espetxe politika bortitzaren joera aldatzeko,
Euskal Herrian 3 makrokartzela eraiki nahi dituelarik. Hauek
bersozializazio aitzakiaren azpian, interes politiko eta ekonomikoen
erantzule besterik ez dira. Zubietan eraiki nahian dabiltzan
makrokartzelari buruz arituko gara, beste proiketu txikitzaileak gogor
zigortzen duten herria dela ahaztu gabe.

Apirilak 25, osteguna: “Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK)
historia”-ri buruzko hitzaldia euskal preso politiko ohi baten
eskutik. Euskal Herria, errepresioak eta kartzelak gogor zigortutako
herria dugu, aske izan nahiagatik. Estatu espainol eta frantsesak
mekanismo hauek erabili dituzte borrokalariak eta hauen inguruak
azpiratzeko, errepresaliatuek haien antolaketa eta haien eskubideen
defentsa beharrezkotzat ikusi dutelarik. Hitzaldian, kolektibo honen
historia, garapena eta egungo egoera ikusiko ditugu.

HITZALDI GUZTIAK 19.30ETAN IZANGO DIRA HERNANIKO KONTRAKANTXA
GAZTETXEAN (EMAKUMEA ETA GARTZELA IZAN EZIK, 19.00 HASIKO DA)

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal