Apirilak 16 larunbata ekitaldi nazionala izango da Zornotzan
Kaixo lagun!
Dakizuen moduan Jose Mari Sagardui "Gatza" aske geratu da 31 urte
espetxean igaro ondoren.
Jon Agirre "Elurtxuri" ere ondorengo asteetan aske geratuko da 30 urte ta
gero.
Bizitza erdia espainiako ziegetan igaro ondoren gurekin izango ditugu biak
azkenean eta ezin ahaztu dezakegu preso politiko hauek erakutsitako adore
eta determinazioa, estatu espainolaren espetxe politika errepresiboa
makurtu gabe gainditzera eraman dituena.
Apirilak 16 larunbata EKITALDI NAZIONALA izango da Zornotzan
BIZIARTEKO ESPETXE ZIGORRAREN AURKA ETA GATZARI MEREZI DUEN BEROTASUNA
ADIERAZTEKO INTENTZIOAREKIN
Bertara juteko autobusa 15:00 tan aterako da Victoria Eugeniatik eta
autobusera apuntatzeko zerrendak; Kiskurra eta Aingeru tabernetan,
Kortxoenea Gaztetxean eta Marruma elkartean daude. Zerrendak ostiral
arratsaldean jasoko dira.
ONGI ETORRI Gatza!!!
ONGI ETORRI Elurtxuri!!!
Groseko Amnistiaren Aldeko Mugimendua







