lahaine.org
Euskal Herria :: 20/07/2022

Aske utziko dute Kuriako istiluengatik espetxeratu zuten pertsona, 6.000 euroko fidantza ordainduta

Hamaika

Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, 6.000 euroko bermea ezarri dio epaileak Kuria kalean autoritatearen agenteen aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea egotzita espetxeratutako pertsonari. Istiluen harira atxilotutako zortzietatik preso zegoen bakarra zen. Gainera, pasaportea entregatu beharko du eta debekatu egingo zaio Espainiako Estatutik irtetea. Hilean behin epaitegira joan beharko du.

Maria Paz Benito epaileak uste du aldez aurretik udaltzainak kolpe bat eman izanak "ez dituela inolaz ere desitxuratzen" akusatuari egotzitako gertaerak. Ukabilkada bat eman zuen udaltzainari, bestalde, lesio delitu bat egitea leporatu dio.

https://hamaika.eus/euskal-herria-berriak/politika/aske-utziko-dute-kuriako-istiluengatik-espetxeratu-zuten-pertsona.html?fbclid=IwAR26YHbnuf-1Gc4GNchkrbDO74T6_J-pHFZ6SdgOiO4EaYZgVWw691upSmI

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal