Euskal Herria :: 04/09/2025
Beste epai bat euskara eskakizunen aurka Gipuzkoan


2024ko abenduan Donostiako epaitegi batek ebatzi zuen Gipuzkoako Aldundiko zaintzaile lanpostu guztientzako euskara eskatzea ez dela “legezkoa”. Zehazki, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzi zuen. Hogei lanposturentzako B2 maila eskatzen zuen lan poltsaren aurkako ebazpena izan zen. Auzitegi Nagusiak aste honetan berretsi du epai hura.