Construcciones Metálicas Ayala ixtear dagoela uste dute langileek
25 lanposturen suntsiketa eragingo luke itxierak.
Construcciones Metálicas Ayala enpresako langileek ezinegona adierazi dute proiektuaren etorkizunari dagokionez. Konpainia urtarrilaren 30ean ezarri zuen aldi baterako erregulazio espedientea —%100ekoa da eta, ondorioz, beharginak ez dira itzuli lantegira—, baina ELA sindikatuak azaldu duenez, sentsazioak ez dira onak.
Langileek eurek erakundeari aipatu diotenez, fabrika husten ari da jabea eta momentuz ez dute jaso bidegarritasun planik ekoizpen jarduera mantentzeko.
Gauzak horrela, beharginak beldur dira eta Construcciones Metálicas Ayalako 25 lanpostuak desagertzeko arriskuan ikusten dituzte, ez baitute inolako mugimendurik igartzen norabide positiboan.
Aipatu beharra dago enplegu suntsiketa hori gehituko litzatekela Tubos Reunidosen egin nahi dituzten 301 kaleratzeetara.
Construcciones Metálicas Ayala ixtear dagoela uste dute langileek - Aiara - Aiaraldea.eus







