lahaine.org
Euskal Herria :: 01/02/2023

[Donostia] Otsailak 11: Auzoa ez dago salgai! Auzo bat, gaztetxe bat!

Alde Zaharreko Gazte Asanblada

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladatik (AZGA) idazten dizuegu. Mezu honen bitartez jakinarai nahi diezuegu gure gaur egungo egoera:

Abenduaren 10an Gazte Eguna antolatu genuen gure auzoan “Auzoa ez dago salgai!” dinamikaren baitan. Dinamika honekin salatzen egon gera gure auzoko egoera, non agintari politikoek eta jabe handiek auzotarron bizitzaren ordez elite ekonomikoaren interesak lehenesten dituzte (hotelak eta pisu turistikoak geroz eta gehiago, kaiaren eta bestelako espazioaren pribatizazioa, kasino eta joko aretoen kopurua, komertzio txikien itxiera, umeentzat eta gazteentzat aisialdirako, sozializatzeko eta antolatzeko espazio falta, etab.).

Gazteok auzoan dugun espazioaren faltari irtenbidea emateko ireki genuen Udalak 3 urtez abandonatuta utzi duen Guardetxea. Auzolana deitu genuen espazioa garbitzeko eta konpontzeko baino munipek debekatu zuten eta Guardetxea itxi zuten.

Honen aurrean MANIFESTAZIOA antolatu dugu gure auzoko kaleetan zehar (txertatzen dizuegu kartela).

Pila bat eskertuko genizueke ATXIKIMENDUA EMATEA, deialdia zabaltzea eta ahal izanez gero mobilizazioan parte hartzea!

AUZO BAT, GAZTETXE BAT!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal