lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2g

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

09/03/2018 :: Euskal Herria

Donostiako greba feministaren balorazioa

x Donostiako Asanblada Feminista

 

150 herrialdek deitu dute martxoaren 8ko greba feministara, eta Euskal Herrian borrokarekin bat egin asmo genuen. Soldata arrakalak prekarizatzen gaituelako, sistema kapitalista heteropatriarkalakesklabo eta objektu bihurtzen gaituelako eta ordaintzen ez diren lan erreproduktiboak guri inposatzen dizkigutelako.Mundua geratzeko unea dela uste dugulako.

Aurreikuspenik onenak gainditu ditu M8ko greba feministak. Emakumeok* planto egiteaz gain, kaleak aldarrikapenez bete ditugu. Goizean goizetik, Donostia aldarriz bete da: pankartaz josi dugu hiria, Alde Zaharrean gosaria eta kalejira egin ditugu giro onean, eta bizikleta martxa desobedientearekin girotu da borroka-eguna Amara Berritik. Goizeko 11:00etatik aurrera, emakumeak etengabe batu dira antolatutako mobilizazioetara. Hasiera besterik ez da izan. Izan ere, 12:00etako eserialdiarekin Bulebarrak gainezka egin ondoren, performance bat burutu dugu Plaza Berrin. Plaza bete egin da, aldarrikapen eta jai giroz. Kalejira aldarrikatzailera batu egin da publikoa jarraian, eta Gipuzkoa Plazara joan gara tuperfest-ean bazkaltzera. Arratsaldeko mobilizaziorako motorrak berotzeko asmoz, Ginkana zirikatzailea burutu dugu Donostiako erdialdetik.

Greba klasikoak baloratzen diren irizpideei jarraituz, Donostian 11.000 emakume inguru bildu dira eguerdian, Naiz-en arabera. 20:00tako mobilizazioan kopuruek gainezka egin dute.Kaleek ere bai. Zifretatik harago, gerturatutakoek erakutsitako indarra eta borrokarako grina azpimarratu nahi dugu: amak, amonak, izebak, alabak, langileak, langabeak, ikasleak, pentsiodunak, migratuak, beltzak, ijitoak… emakume* anitzak elkartu gara matxismoari aurre egiteko.
Gainontzeko hiri-herrietan gertatu bezala, Donostiakoa historikoa izan da.
Donostia gelditu dugu.

Donostian gain, Gipuzkoako herrietan izandako mobilizazioak oso arrakastatsuak dira.
Irunen, Arrasaten, Oñatin, Mutrikun, Tolosan, Eibarren eta Zarautzen, kasurako, plazak bete dituzte. Andoainen, Hernanin, Astigarragan, Bergaran, Zumaian, Zumarragan, Legazpin ere elkarretaratze jendetsuak izan dira, eta gainontzeko herrietan, berdin. Herrietan egin diren mobilizazioek erakutsi dute mugimendu feministaren indarrak deszentralizatzeaz ez ezik, Gipuzkoako txoko guztietan emakumeen borroka bizirik dagoela. Finean, egun honek erakutsi du han-hemen emakumeen aurkako zapalkuntzez nazkatuta gaudela, eta horiei erantzuteko grina daukagula.
Gu gelditzen bagara, mundua gelditzen dela. Eta ordua badela mundua bera aldatzeko.

Gaurko greba egunak emandakoa hasiera besterik ez da. Hurrengo martxoak 8 arte 364 egun ditugu kaleak emakume* eta aldarriz betetzeko, denon ahotsak entzunak izateko, borrokatzeko. Mundua geldituko dugu, behingoz mugi dadin!

 

 

Gora borroka feminista!

Martxoaren 8an emakumeok* planto!Nosotrasparamos

 

 

 

Valoración de la huelga feminista

 

Mujeres de 150 paisesestabanllamadas a secundaresta huelga del 8 de marzo; tambiénen Euskal Herria. Porque la brechasalarialnosprecariza, el sistema capitalistaheteropatriarcalnosconvierteenesclavas y objetos y porquenos han impuestotodosaquellostrabajosreproductivosque, possupuesto, no son pagados.
Porquepensamosque es hora de para el mundo.

El 8M ha superadohastalasmejoresexpectativas. Además de quelasmujeres* hayamosparado, hemosllenadolascalles de reivindicaciones. Desdeprimera hora de la mañana, Donostia se ha llenado de proclamas: hemosllenado la ciudad de pancartas, en la prteViejahemosdesayunado y despuéshemospartidoen una alegre kalejira, y hemosanimado el día de lucha con la marcha de bicicletas desobediente desde Amara Berri. A partir de las 11:00, lasmujeres han idosumandose a lasmobilizacionesconvocadas. No ha sidomásque el principio.
Despues de dejarpequeño el Boulevard con la sentada, hemosrealizado una performance en Plaza Berri. La plaza se ha llenado; de reivindicación y buenhumor. A continuación el públicose ha sumado a la kalejira reivindicativa y noshemosido a comer a la tuperfesten la Plaza Gipuzkoa. Con intención de calentarmotores para la moviliación de la tarde, hemosseguido con una gincanaprovocadorapor el centro de Donostia.

Siguiendo los criteriosclásicos de valoración, al mediodíase han juntado 11.000 mujeres, segun Niaz. En la movilización de las 20:00 lascifrasse han desbordado. Las callestambién. Másallá de lascifras, queremossubrayar la fuerza y lasganas de luchamostradasporlasmujeresquese han movilizadohoy: madres, abuelas, tias, hijas, trabajadoras, paradas, alumnas, pensionistas, migrantes, negras, gitanas…. Miles de mujeres* diversasnoshemosjuntado para hacer frente al machismo. Del mismomodoqueen el resto de ciudades y pueblos, el día de hoyen Donostia ha sidohistorico. Hemosparado Donostia.

Además de en Donostia, lasmovilizacionesen el resto de localizadesguipuzcoanas han sido un éxito. En Irun, Arrasate, Oñati, Mutriku, Tolosa, Eibar y Zarautz, porejemplo, han llenadolasplazas. En Andoain, Hernani, Astigarraga, Bergara, Zumaia, Zumarraga y Legazpi tambiénlasconcrentaciones han sidomultitudinarias.
Al igual queen el resto de pueblos. Las movilizacioneslocales han mostradoqueademás de descentralizarsusfuerzas, el movimiento feminista y la lucha de lasmujeresestanvivasenmuchísimosrincones de Gipuzkoa. A fin de cuentas, el día de hoy ha mostradoqueaqui y allá, lasmujeresestamoshartas de nuestrasopresiones, y quequeremossuperarlas. Si nosotrasparamos, se para el mundu. Y que es hora de cambiarlo.

Lo que ha dado el día de greba de hoy no ha sidomásque un comienzo. Quedan 364 díashasta el próximo 8 de marzo para llenarlascalles de mujeres* y reivindicación, para quelasvoces de todasseanescuchadas, para luchar. ¡Vamos a parar el mundo, para quesemueva de una vez!

 

Gora borroka feminista!

Martxoaren 8an emakumeok* planto!Nosotrasparamos

 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2g

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal