lahaine.org
Euskal Herria :: 29/10/2010

Durangaldeko gazte topaketak

Atxondoko Gaztetxie
[Euskara]Asteburu honetan durangaldeko gazte topaketak dauzkagu Atxondoko gaztetxean.

Badatoz Durangaldeko gazte topaketak! Aurten ere, eta bigarren urtez jarraian, Durangaldeko gazteek beren arazo eta kezkaz eztabaidatzeko eta alternatibak eraikitzen jarraitzeko aukera izango dute urriaren azken asteburuan Atxondon ospatuko diren jardunaldietan.

3 eguneko egitarau osoa dago prestatuta. Besteak beste, kontzertuak, lan taldeak, tailer ezberdinak eta zenbait eztabaida antolatu dira. Aurten, sakontasunez garatuko diren hiru gai egongo dira. Euskara, aisialdia eta sorkuntza. Lan taldeetan dinamika ezberdinak prestatuta daude, hiru arlo hauen inguruan planteamendu ezberdinak garatzeko. Etorkizunera begirako apustuak uztartu nahi dira topaketa hauetan, Durangalde mailako bateraguneak sortu.

Topaketetara joateko deia luzatzeko spot bat grabatu zen aurrekoan Atxondon (Spota gure blogean ikusgai dago).Apuntatzeko ohiko lekuetan egongo da aukera, eta prezioa 10 eurokoa izango da asteburu guztian bertan egon nahi dutenentzat. Hala ere, egun konkreturen baten joan nahi duenarentzat ere aukera dago eta 4 euroko prezioa du eguneko bonoak.

Iazko topaketan jarraipena izan nahi du aurtengoak, ondo pasatzeko eta harremanak sustatzeko aukera ezin hobea, beraz, antolatzaileek dei egiten dute urriaren 29, 30 eta 31an Atxondora hurbiltzeko.

http://www.altzoan.com/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal