lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR14

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

14/03/2020 :: Euskal Herria

[Aplazado]EDH-Fest jaialdia,a̶̶̶p̶̶̶i̶̶̶r̶̶̶i̶̶̶l̶̶̶a̶̶̶r̶̶̶e̶̶̶n̶̶̶ ̶̶̶3̶̶̶ ̶e̶t̶a̶ ̶4̶a̶n̶

x Ez dago hilda!
El colectivo EDH a Euskal Herria ante la grave crisis sanitaria que se vive estos días

EGUNOTAN BIZI DEN OSASUN KRISI LARRIAREN AURREAN EDH KOLEKTIBOAK EUSKAL HERRIARI

EDH kolektiboa eszenaren izenean aritzen delarik, hausnarketarako deia egiten dio eszenako partaide diren talde, antolatzaile eta sektore horretan mugi daitekeen pertsona guztiei.

Medikuak ez garenez COVID-19 aren inguruan ez dugu ideia handirik, arina dela dirudi, pneumonia bat eragiten ez duen bitartean. Nolanahi ere, oso kutsakorra da, eta oso arriskutsua izan daiteke adinekoentzat edo aldez aurretik arazoak dituztenentzat. Horrek esan nahi du, lehenik eta behin, jarrera arduragabe eta zentzugabeak osasun-zerbitzuak kolapsatu ditzakeela hedapen azkar eta masiboaren ondorioz; bigarrenik, arriskuan jar dezakeela bereziki ahulak diren pertsonen bizitza; hirugarrenik, arriskuan jar ditzakeela beste pertsona batzuentzat ezinbestekoak diren osasun-zerbitzuak.

Arduragabekeri askoren lekuko izaten ari gara egunotan, eta beraz, besteen akatsetan oinarrituz, zailak baina zentzuzkoak diren erabakiak hartzeko unea dela uste dugu. Hori dela eta, gure eszenako partaide guztiei deia egiten diegu, jendearen aglomerazioak eragin ditzakeen edozein ekitaldi bertan behera uztera. Jakitun gara hilabete askotako lana pikutara bidaltzeak suposatzen duen frustrazioa, baina momentuak eskatzen duena, heldutasunez jokatzea da.

Ardura asko duten pertsonen arduragabekeriek eragindako osasun zerbitzu prekarizatuak laguntzea da egin dezakegun bakarra. Kontzientzia sortu eta jarrera eredugarriak sustatzea.

Eszena sustatzeko lana ez da eten, kontzertu eta ekitaldiak antolatzeari eta jotzea ez delako egiten dugun bakarra. Diskoak konposatzea eta eszenaren egoera hobetzeko baliabide eta tresnak garatzea da egun hauetan egin beharreko lana. Ekaitza pasatutakoan, indarberriturik, eszenaren loraldi bat emaitza izan dadin.

EDH-Fest jaialdiaren arira:

Hilabete askotako lanaren emaitza konpartitzea izan da jaialdiaren kartela eta daten publikazioa. Bere atzerapenean lanean dihardugu publikazioa egin dugun momentu beretik, min ematen zigun gure lanaren emaitza ezagutzera eman gabe geratzea eta horrek bultzatu gaitu publikatzea erabakitzera. Bestalde, zentzugabekeri galanta litzateke jaialdiarekin aurrera egitea osasun arloko adituen gomendioak alde batera utzita. Beraz, erabakia argi daukagu, momentuz behartu ez gaituzten arren, II. EDH – Fest jaialdia atzeratuko dugu. Urrian toki eta data lortzeko bide onean gabiltzala aurreratu dezakegu gainera. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Etxarriko herriari. Zoragarria izanen zenaz ziur baikaude! Jaialdi bat zor dizuegu.

Besterik gabe, elkarlanerako eta buruz jokatzeko deia zabaltzen dugu, gainerakoekiko eta gizartearekiko errespetuagatik azken finean!

Zaindu zuen burua eta zuen ingurukoena, frustrazioak gainditu eta lanean jarraitu. Indarberriturik itzuli gaitezen!

EDH

_________________

El colectivo EDH A Euskal Herria ante la grave crisis sanitaria que se vive estos días

Desde EDH, colectivo que actúa en nombre de la escena, hacemos un llamamiento a la reflexión a todos los grupos, organizadoras y personas que pueden moverse por este sector.

El coronavirus en una enfermedad que en términos generales parece leve, aunque, al parecer, no tanto si puede derivar en neumonía. En todo caso es muy contagiosa y puede suponer un verdadero peligro para personas mayores o con complicaciones previas. Eso supone que una actitud descuidada e imprudente puede, en primer lugar, colapsar los servicios sanitarios a consecuencia de una extensión rápida y masiva; en segundo lugar, poner en peligro la vida de las personas especialmente vulnerables, en tercer lugar comprometer los servicios sanitarios indispensables para otras personas con otras enfermedades.

Estos días estamos siendo testigos de muchas irresponsabilidades, y creemos que basándonos en errores que ya se han cometido es el momento de tomar decisiones difíciles pero razonables. Por ello, hacemos un llamamiento a todas las personas de nuestra escena a suspender cualquier acto que pueda producir aglomeraciones de gente. Somos conscientes de la frustración que supone descartar el trabajo de muchos meses, pero lo que exige el momento es actuar con madurez.

Lo único que podemos hacer es apoyar los servicios sanitarios precarizados gracias a la irresponsabilidad de personas con mucha responsabilidad. Crear conciencia y promover actitudes ejemplarizantes.

El trabajo de fomentar la escena no se ha interrumpido, porque tocar y organizar conciertos y eventos no es lo único que hacemos. Componer discos y desarrollar recursos y herramientas para mejorar el estado de la escena es el trabajo a realizar estos días. Para que, una vez pasada la tormenta, restablecidas nuestras fuerzas, el florecimiento de la escena sea el resultado.

Respecto al II EDH-Fest:

Compartir el resultado de muchos meses de trabajo ha sido motivo de la publicación del cartel y las fechas del festival. Estamos trabajando en su retraso desde el mismo momento en que hicimos la publicación. Nos dolía que no se diera a conocer el resultado de nuestro trabajo y eso nos ha llevado a decidir publicarlo. Por otra parte, sería absurdo avanzar con el festival al margen de las recomendaciones de los expertos en salud. Por lo tanto, la decisión la tenemos clara, a pesar de que de momento no nos lo han exigido, retrasaremos el festival II. EDH – Fest. También, podemos adelantar, que avanzamos en el buen camino para conseguir un lugar y una fecha para octubre. Por otro lado, queremos dar las gracias al pueblo de Etxarri. ¡Estamos seguras de que hubiera sido maravilloso! Os debemos un festival.

Finalmente hacemos un llamamiento a la colaboración y al sentido común, por respeto a los demás y a la sociedad.

Cuidad de vosotras mismas y de vuestras allegadas, superad las frustraciones y seguir trabajando. Regresemos con fuerzas renovadas

EDH

Ez Dago Hilda

________________________________________________________________________________

[Euskara]

EDH-Fest jaialdia, Etxarri Aranatzen apirilaren 3an eta 4an

Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea helburu duen Ez Dago Hilda (EDH) kolektiboak II. EDH-Fest jaialdia iragarri nahi du.

EDH kolektiboak “Euskal eszena gaztetxeen alde, ez zaituztegu bakarrik utziko” izeneko kanpaina abiatu zuen duela urtebete, gaztetxeek euskal eszenari egiten dioten ekarpena nabarmendu eta eskertzeko helburuarekin.

Joan den urteko urrian kanpainaren lehen zatiari bukaera eman genion Berriozarren antolaturiko I. EDH-Fest jaialdiarekin. Jaialdia arrakastatsua izan zen eta oso balantze baikorra egin genuen bere bukaeran. Eskertzeko modukoa izan zen jaialdian parte hartu zuten boluntario, teknikari eta taldeen jarrera, Berriozarko herriarena ahaztu gabe.

Jaialdiaren helburua zen Maravillas eta Errotxapeako gaztetxeak diruz laguntzea (Iruñerrian jazarpena pairatu zuten gaztetxeak, hain zuzen ere). Une horretako beharrei aurre egin ondoren, eta Maravillasko auzia oso aurreratuta zegoenez, jaialdiko etekin guztia gaztetxe horren alde erabili zen; bitartean, Errotxapeako gaztetxearen auziaren zain geunden. Hori dela eta, Errotxapeako gaztetxeari laguntzeko helburuarekin I. EDH-Fest jaialdia bukatutakoan II. EDH-Fest jaialdia antolatzeari ekin genion.

Hasiera batetik, eta bai EDH kolektiboa eta bai Errotxapeako gaztetxea Iruñerrikoak direnez, Iruñerriko herri eta hirietan jaialdia antolatzeko toki baten bila lanean hasi ginen. Iruñerriko udal askorekin bildu gara azken hilabeteetan, eta adierazi nahi dugu horietan guztietan harrera oso ona egin digutela eta laguntzeko prest agertu direla. Hala ere, datak eta dauden instalazioak ikusita, ezinezkoa izan zaigu Iruñerrian jaialdia antolatzea. Hortik dator jaialdia iragartzeko izan dugun atzerapena.

Izan ditugun arazoak aztertu ondoren, agerian eta nabarmen gelditu da oso baliabide gutxi daudela Iruñerriko eszenan kontzertuak antolatzeko, eta hori konpontzea izanen da EDH kolektiboak bere gain hartuko duen hurrengo erronka. Musikariek beraiek kudeatuko duten lokal bat lortzea Iruñerrian. Adi egon, kolektiboak datozen hilabeteetan emanen du-eta horren berri.

Iruñerrian jaialdia antolatzea ezinezkoa zela ikusirik, Nafarroako hainbat herritara jo genuen. Berriro ere nabarmendu nahi dugu harrera ona egin digutela. Hainbat herritako aukerak aztertu ondoren, Etxarri Aranatzen baiezkoa jaso genuen. Eskertzekoa izan da udalaren jarrera, herriko gaztetxe eta gazte asanbladarena eta baita ostalariena ere. ESKERRIK ASKO ETXARRI, herriarekin zorretan egonen gara betirako.

Hori guztia kontuan hartu eta gero, jaialdiaren nondik norakoak azalduko ditugu.

Jaialdia apirilaren 3an eta 4an izanen da, Etxarriko frontoian.

Eszenatokian Las Tipex, SMOG, Skabidean, Kaleko Urdangak eta Marianitoz Blai taldeak izanen dira ostiralean, eta larunbatean, berriz, Leizeak, Bake Faltsua, Sustrai Berriak, Perlata, Sorkari eta Odolkiak Ordainetan.

Bi egunetan, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta goizeko 3:00etan frontoia itxiko da.

Herriko ostalariek jaialdiaren helburuarekin bat egin dute, eta taberna laguntzailearen kontzeptua martxan jarri dute. Haien etekinak EDHrekin partekatuko dituzte, eta, gainera, ordutegi berezia izanen dute jaialdira heldu direnek parrandan jarrai dezaten berandura arte.

Gaztetxearekin ere elkarlana abiatu dugu, oraindik zehazteko degoen harren ostiralean irekiko denaz ziur gaude eta larunbatean aurretik antolatuta zegoen moduan DJ gaua egonen da goizeko 7:00ak arte.

Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude. Aldez aurretik erosita, egun bakoitzerako sarrerak 7 euro balio ditu. Iruñeko Aitzina eta Basajaun tabernetan, Etxarriko Xapatero tabernan, Arbizuko Arrautse tabernan eta Altsasuko Biltoki tabernan eskuratu daitezke sarrerak. Internet bidez ere eros daiteke, https://www.weezevent.com/ii-edh-fest helbidean, 8 eurotan. Egunean berean ere salgai egonen dira, leihatilan, aurretik bukatu ez badira, 10 eurotan egun bakoitza.

Toki mugatuak daudenez, sarrerak lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dugu, jaialdia baino lehen sarrerak agortu daitezkeelako.

Gure esku ez dagoen egoeraz jakitun (koronavirusa), ez dugu jaialdia ospatuko denaren ziurtasunik. Jaialdia bertan behera geratzekotan Urrira atzeratuko genuke eta eskuratutako sarrerak urriko jaialdirako balioko dute.

Jaialdiaren etekin guztia Errotxapeako gaztetxearen defentsarako erabiliko da.

Iruñerrian, 2020ko martxoaren 12an.

Ez Dago Hilda - EDH

 

________________________________________________________

[Castellano] 

Festival II. EDH-Fest, en Etxarri Aranaz el 3 y 4 de Abril

Ez Dago Hilda, colectivo creado para fomentar la escena local y anticomercial de Iruñerria anuncia la celebración del festival II EDH-Fest.

Hace un año, lanzamos la campaña “Euskal eszena gaztetxeen alde, ez zaituztegu bakarrik utziko” con objetivo de remarcar y agradecer todo lo que los Gaztetxes y centros autogestionados aportan a la escena musical.

En octubre del año pasado finalizamos la primera parte de la campaña con el festival I. EDH-Fest que celebramos en Berriozar. El festival fue un éxito e hicimos un balance muy positivo de su final. Fue de agradecer la actitud de las voluntarias, técnicas y grupos que participaron en el festival, sin olvidar la del pueblo de Berriozar.

El objetivo del festival era ayudar económicamente a los gaztetxes Maravillas y Rochapea (siendo estos los gaztetxes que sufrian acoso en Iruñerria). Tras hacer frente a las necesidades del momento, y dado que el caso de Maravillas estaba muy avanzado, todo el beneficio del festival se destinó en favor de ese gaztetxe; mientras tanto, estábamos esperando el caso del gaztetxe de Rochapea. Por ello, con el objetivo de ayudar al gaztetxe de Rochapea, una vez finalizado el I Festival EDH-Fest, empezamos a organizar el festival II. EDH-Fest.

Desde un principio, y dado que tanto el colectivo EDH como el gaztetxe de Errotxapea pertenecen a Iruñerria, comenzamos a trabajar en la búsqueda de un lugar donde organizar el festival en los pueblos y ciudades de Iruñerria. Nos hemos reunido en los últimos meses con muchos ayuntamientos de Iruñerria, y queremos señalar que en todos ellos nos han hecho una muy buena acogida y se han mostrado dispuestos a colaborar. Sin embargo, dadas las fechas y las instalaciones existentes, nos ha resultado imposible organizar un festival en Iruñerria. De ahí el retraso que hemos tenido en anunciar el festival.

Tras analizar los problemas que hemos tenido, se ha puesto de manifiesto la escasez de recursos para organizar conciertos en la escena de Iruñerria, y el próximo reto que asumirá el colectivo EDH será solucionarlo. Conseguir un local autogestionado por las propias músicas en Iruñerria. Estar atentas, ya que el colectivo informará de ello en los próximos meses.

Ante la imposibilidad de organizar el festival en Iruñerria, nos dirigimos a varias localidades de Nafarroa. Queremos volver a destacar la buena acogida que nos han dado. Tras analizar las posibilidades de varios pueblos, recibimos el sí de Etxarri Aranatz. Ha sido de agradecer la actitud del Ayuntamiento, de la gazte asanblada y del gaztetxe de la localidad asi como la de las hosteleras. ESKERRIK ASKO ETXARRI, estaremos en deuda con el pueblo para siempre.

Después de tener en cuenta todo esto, explicaremos los pormenores del festival.

El festival se celebrará los días 3 y 4 de abril en el frontón de Etxarri.

Sobre el escenario tendremos a Las Tipex, SMOG, Skabidean, Kaleko Urdangak y Marianitoz Blai el viernes, y a Leizeak, Bake Faltsua, Sustrai Berriak, Perlata, Sorkari y Odolkiak Ordainetan el sabado.

Los dos días, los conciertos comenzarán a las 18:00 de la tarde, y a las 3:00 de la mañana se cerrará el frontón.

Las hosteleras de la localidad se han sumado al objetivo del festival y han puesto en marcha el concepto de bar colaborador. Compartirán sus beneficios con EDH y, además, tendrán un horario especial para que las asistentes al festival puedan seguir de fiesta hasta tarde.

También, en colaboración con las jóvenes del pueblo, se abrirá el gaztetxe hasta tarde el viernes y el sábado se celebrara una DJ gaua que ya estaba organizada con antelación hasta las 7:00.

Las entradas están a la venta a partir de hoy. La entrada para cada día, previa compra, cuesta 7 euros. Las entradas se pueden adquirir en los bares Aitzina y Basajaun de Iruña, Xapatero de Etxarri, Arrautse de Arbizu y Biltoki de Altsasu. También se puede adquirir a través de Internet en la dirección https://www.weezevent.com/ii-edh-fest por 8 euros. También estarán a la venta el mismo día, en taquilla, por 10 euros cada día siempre y cuando no se hayan agotado.

Dado que hay plazas limitadas, recomendamos adquirir las entradas cuanto antes, ya que se pueden agotar antes del festival.

Conscientes de una situación que no depende de nosotras (coronavirus), no tenemos la certeza de que el festival vaya a celebrarse. En caso de que el festival se suspenda, se retrasará a octubre y las entradas que se obtengan servirán para el festival de octubre.

Todo el veneficio del festival se destinará a la defensa del gaztetxe de Errotxapea.

Iruñerrian, 2020ko martxoaren 13an.

Ez Dago Hilda - EDH

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR14

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal