Langile bat hil da Barakaldon, lan istripu ez-traumatiko batean

Lan-istripu ez-traumatiko bat gertatu zen joan den igandean, azaroaren 2an, Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean. 55 urteko emakumea bakarrik ari zen lanean, ohikoan jenderik egoten ez den ospitaleko eremu batean. Beste langile batek aurkitu zuen lurrean, oraindik kontziente zegoela, eta lankideek gurpil aulki batean eraman zuten larrialdietara. Han hil zen. Hildakoa Gurutzetako sukaldeko langilea zen, baina, LAB sindikatuak salatu duenez, ospitaleko beste lan batzuk ere egiten zituen; hala nola talde medikoen oheak.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 62 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.







