Erailketa matxista baten berri heman dute Basaurin

44 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten joan den asteazkenean Basauriko etxebizitza batean. Hainbat komunikabideren arabera, emakumea hasiera batean “ustezko ondoez” baten ondorioz artatu zuten larrialdi-zerbitzuek, baina ezin izan zuten salbatu. Ondorengo azterketa forentsean ondorioztatu zuten posible zela emakumea norbaitek hil izana, eta ostiralean atxilotu zuten biktimaren bikotekidea, 45 urteko gizonezko bat. Gizonak, gainera, aurrekariak zituen genero indarkeriagatik.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean, Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadorak deituta. Mugimendu feministak azpimarratu du krimen horiek emakumeen desberdintasuna, kontrola eta deshumanizazioa betikotzen dituen sistema baten ondorio direla, eta erantzun sinboliko eskasak kritikatu dituzte.







