lahaine.org
Euskal Herria :: 09/03/2026

Eraso homofobo bat jasan dute bi pertsonek Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Biktimek salatu dute hiru mutil lurrera bota eta hainbat ukabilkada eta ostikada eman zizkietela. Gainera, irain homofoboak egin zizkieten jipoitzen zituzten bitartean.

Hainbat hedabide jakinarazi dutenez, atzo goizaldean eraso homofobo bat jasan zuten bi gizonek Gasteizen(Araba). Alde Zaharrean zeuden biak, eta bat-batean, hiru mutil hurbildu zitzaizkien, lurrera bota eta hainbat ukabilkada eta ostikada eman zizkieten. Gainera, irain homofoboak egin zizkieten jipoitzen zituzten bitartean.

Goizaldeko 06:00ak aldera, Ertzaintzako hainbat agente joan ziren Gasteizko Alde Zaharrera, eraso bat jasan duten bi lagunen abisua jaso ostean. Minutu batzuk geroago, hiru erasotzaileak aurkitu eta atxilotu zituzten. 17 urteko bi mutil eta 16 urteko bat dira.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal