lahaine.org
Euskal Herria, Anti Patriarcado :: 01/02/2021

Eraso sexisten aurrean "elkartasun feminista" aldarrikatu dute

Irutxuloko Hitza

Donostiako hotel batean gertaturiko sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egin du Donostiako Asanblada Feministak, Bulebarrean. Eraso sexisten aurrean elkartasun feminista lelopean hainbat lagun elkartu dira kiosko aurrean.

“Duela bi aste pasa hemen izan ginen salatzeko emakume bat erail zutela. Berriz ere gatoz salatzera, eraso sexista bat. Salatzen duguna da indarkeria matxista ez dela kasu isolatu bat, egiturazko indarkeria bat da. Botere patriarkala eta matxista mantentzeko tresna bat da. Horren aurrean, eta horri amaiera emateko antidoto bakarra izango da eraldaketa feminista. Horretan egongo gara tinko mugimendu feministatik”, adierazi dute elkarretaratzearen bukaeran.

Hiriko hotel batean gertatu zen sexu erasoa, bikote batek han ostatu hartu ondoren. Ertzaintzak emakume baten abisua jaso zuen, esanez bikotekidea bera bortxatzen saiatu zela. Biktima gelatik atera zen, eta ertzainek zein osasun zerbitzuek artatu zuten hoteleko harreran. Emakumeak indarkeria zantzuak zituen lepoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Erasotzailea, 19 urteko gizon bat, atxilotu zuten.

https://irutxulo.hitza.eus/2021/02/01/eraso-sexisten-aurrean-elkartasun-feminista-aldarrikatu-dute/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal