lahaine.org
Euskal Herria :: 11/10/2010

Errotxapea: Auzokideei jaiak antolatzeagatik ezarritako udal tasak salatu dituzte

Apurtu.org
Iragan ekaineko jaiak antolatzeagatik, 2.086,30 euroko tasa ordaindu behar izan dute auzokideek

Informazioa eta argazkia www.nabarreria.com -etik hartuta

Errotxapeako «eskoziarrek» Guiness Sari ospetsua eman zioten atzo Iruñeko Udalari. Horretarako, Marceliano Etxeko bulegoetara joan ziren –kilt, txano eta guzti–, sariaren ordainagiri erraldoia ematera. Errotxapearrek salatu zutenez, Udalak inoiz ezarritako tasarik altuena ordainarazi die aurten; 2.086,30 euro, hain zuzen ere: «Errekor hau Yolanda Barcina alkateak herri mugimenduari ezarritako tasa eta isunen kopuruarekin lortu egin da. Gure lana beti izan da auzoan jai eredu herrikoi eta partehartzaile bat bultzatzearena eta aurrera eramatearena. Besteak beste, Errotxapeako Eguna, Jaiak, Olentzero... Hala, Udalaren aldetik isunak, tasak eta murrizketak jaso ditugu beti», adierazi dute eskoziarrez jantzitako auzokideek.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal