lahaine.org
Euskal Herria :: 11/03/2011

Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta hauetako bat zauritu zuen larunbatean Hernanin

askatu.org
Inolako arrazoirik gabe atxilotuetako bat lurrera bat eta jipoitu egin zuten. Ondoren bestea ere atxilo eraman zuten.

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen larunbatean Hernanin:

Pasa den larunbatean, goizaldeko 3:00ak aldean bikote bat etxeko portalera iristen ari zenean Ertzaintzaren auto bat hurbildu eta zer egin dizugu? galdezka hasi zen Ertzainetako bat, honekin batera dokumentazioa eskatuz.

Mutilak ez zuela ezer esan adierazi eta lasai egoteko eskatu zien, dokumentazioa emango ziola gaineratuz. Une horretan, dokumentazio ateratzen ari zela lurrera bota zuten, bertan hainbat kolpe eman zizkiotelarik. Dokumentazioa eskuan zuen uneoro, eta kolpeak jasotzen ari zenean ere identifikatuko zela adierazi zien Ertzainei. Baina poliziek bere horretan jarraitu zuten barrabiletan eta saihetsetan kolpeak emanez.

Denbora gutxira kalea Ertzainez bete zen eta biak atxilo eraman zituzten. Mutila osasun etxera eraman behar izan zuten zauriak artatzera. Gaua atxilo pasa ondoren goizean epailearen aurrera eraman zituzten, epaileari dena kontatu eta Ertzaintzaren bertsioa gezurra dela adierazi ziotelarik. Autoritateari atentatua egitea egozten diote.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi Ertzaintzak erabilitako bortizkeria. Neurriz kanpoko bortizkeriaren erabilera ohikoa izan da beti gorputz errepresibo honen aldetik, eta kasu honetan ere inolako justifikaziorik gabe bi herritar atxilotu eta hauetako bat zauritu izana salatu nahi dugu. Ertzaintza gorputz errepresibo bezala desegiteko urratsak eman behar direla uste dugu, polizia honen militarizazioak eta izaera errepresiboak kale handiak eragin dituelako herri honetan.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal