Espainiar inperialismoaren aurrean, herriok independentzia!

Espainiar abertzaletasunarentzat ohorea den egun hau, urriaren 12a,
hispanitate eguna, genozidio kultural eta sozialaren esanahia du
hainbat herrirentzat. 1492an Colonen agintean zeuden ontziak
ameriketara iritsi zirenetik, eta mende askotan zehar, herri indigenek
ideia, kultura, hizkuntza eta erlijio inposaketaz bizitzera behartuak
izan dira.
Mendebaldeko herriek beren garapen militarrak eskaintzen zien
gaitasunaz baliatuz herriak zapaldu eta kolonizatu zituzten, eta gaur
oraindik ere, ia bost mende beranduago, kolonizatzaileek hasitako eta
lurjabeek eta herrialde aberatsetan egoitza duten multinazionalek
bermatzen duten baliabideen ustiaketa eta pribatizazioa jasan behar
dute, egoera horrek eragiten duen pobreziaren biktima bihurtuz.
Urriaren 12a, espainiar indar armatuen eta guardia zibilari
eskainitako eguna da ere bai. Estatuko indar politiko, ekonomiko eta
sozialek omenaldi egiten diete egoeraren mantentzean eta edozein
aldaketa (Monarkia eredua, antolaketa errepublikar bategatik aldatzea,
herrien autodeterminazio eskubideren gauzatzea, etab.) galarazteko
orduan duten papera saritzeko. Euren aurretiko kolonizatzaileek
egindakoaren ohorea eskeini eta haiek egindako bidea -zuzenbide
estatuaren jantzi demokratikoaz oraingoan- jarraitu dezaten; herrien
nortasuna suntsitu eta hainbat eskubide zibil, politiko, linguistiko
eta sozial zapaltzeagatik sarituak dira.
Horregatik diogu argi; soilik herri gaixo bat ilarraitu eta harrotu
daiteke bere historia eta orainaldi genozida eta arrazistaz. Urriaren
12an ez dago ezer ospatzeko, eta arrazoi asko herrion independentzia
ozen aldarrikatzeko.
Aukera izango da horretarako; alde batetik Ezkerraldeko Ikasle
Abertzaleakek Mamarigako Itsasoko Ama eskolan 9tatik aurrera
antolatutako herri eskoletan parte hartuz, eta arratsaldez Iruñean
Independentistak sareak 17:00etan Golem zinemetatik irtenda antolatu
duen manifestazio nazionalean.
Sestaoko Gazte Asanblada
www.sestaokogazteasanblada.org







