lahaine.org
Euskal Herria :: 13/09/2022

Etxarri-Aranatzen udalak ezabatutako margoketen harira

ASKE

Etxarri-Aranatzen udalak ezabatutako margoketen harira: Herriko festak gerturatzen ari zirela, ASKE antolakundeak kanpaina bat burutu zuen amnistiaren, presoen, errefuxiatuen eta iheslarien aldeko margoketak eginez. Aste batzuk igaro ondoren udaletxearen eskutik margoketak ezabatuak izan ziren. Hori dela eta, ezabatzeko zergatia eskatu zitzaion udaletxeari, eta emandako arrazoia mantenimendu lanak zirela medio ezabatu zituztela izan zen. Nahiz eta herrian zehar beste eratako margoketak egon, bakarrik mezu zehatz batzuk ezabatzeko hautua egin dute. Honen adibide argiak dira, margoketak behin eta berriro egin eta hurrengo egunetan, hauek ezabatuak izaten ari direla.

Ohar honen bitartez, gure antolakundearen eta amnistia aldarrikatzen duen edonoren aurka udaletxeak erakutsitako jarrera oldarkorra salatu nahi dugu. ASKE antolakundetik ez ditugu horrelako jarrerak onartuko, gure herrian bertan jasaten dugun errepresioa onartezina da eta ez gara isilik eta geldirik geratuko.
EUSKAL HERRIAK AMNISTIA!
Etxarri Aranatzen 2022ko irailaren 8an

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal