lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fU3a

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

29/09/2020 :: Euskal Herria

[Eusk/Cast] 200 baietz!

x Zirika Herrigunea
Zirika! herri gunea presenta la nueva campaña de socias "200 baietz", con el objetivo de salvar este espacio un año más por lo menos.

200 baietz!

Film baten proiekzioa, mobilizazio bat iragartzeko prentsaurrekoa, liburu berria aurkeztu nahi duen argitaletxea, hitzaldia eskaintzen bere esperientzia partekatu nahi duen herrialde urruneko laguna, biltzeko leku bat behar duten langile prekarioak, kuku bat egin eta liburu bat erosteko hurbiltzen den norbait, kide internazionalista eta solidarioen etengabeko joan-etorria, tailer feminista bat, eztabaida bat garatu nahi duen talde berri bat, batzar amaigabeak, Bilboko mugimenduek euren bidea egiten jarraitu ahal izateko abenduko azoka... batzuek eta besteok ondu ditugun ideiak bor-borka dabiltzan eltzea. Dena eraldatzeko ideiak. Guzti hori egiten da hemen, 2013tik Zirika! Herri Gunea deitzen den txoko honetan. Espazio herrikoia, irudimen politikorako tresna-kutxa.

Dagoeneko 7 urte baino gehiago dira espazio honen kudeaketa bokazio irekiarekin gure gain hartu genuela. Ez genuen gure kezka partikularrentzako txoko bat bilatzen, handinahiagoak izan nahi genuen: hiri hau eta gure gizartea pizten lagunduko zuten gauzak etengabe gertatuko ziren leku bat imajinatzen genuen. Eta hein handi batean, lortu dugula uste dugu. Urte hauetan, mugimendu, ekimen eta eragile sozial, politiko eta kulturalen zerrenda luzeak Zirika! Herri gunea eskura izan eta bere egin dute. Ehunka pertsonek parte hartu eta gozatu dute jarduerez.

Hiru hilabete baino gehiagoz lokala itxita egon ondoren, pertsiana berriro igotzea lortu dugu. Ilusioz beteta, aurrez aurreko batzarretara itzuli gara, pixkanaka, egutegia jardueraz betetzen ari da, liburu eta material berriak jasotzen ari gara... Berriz ere hemen elkartzen ari gara, Zirikan! Gogotsu eta kementsu gaude, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, beti bezala, zuei, proiektu hau babesten jarraitzen duzuen guztioi.

Hala ere, batzuek ondo dakizuenez, Aste Nagusiko urteko diru-sarrerarik gabe, nolabaiteko egonkortasunarekin mantentzea eta proiektu honi jarraipena ematea, gutxienez beste urtebetez, zaila egiten zaigu, eta horrek kezkatu egiten gaitu. Horregatik gaude gaur hemen, berriz ere, zuek gabe ezinezkoa delako aurrera jarraitzea, eta datozen asteak funtsezkoak izango direlako proiektu honek bizirauteko.

Une honetan norberak bizi dugun egoeren aniztasunaz eta konplexutasunaz jabetuta, gaur zuengana joko dugu berriz ere, zuen laguntza eskatzeko eta guztion artean Zirika! Herri guneak bizirik jarrai dezan eta beste Bilbo bat eta beste mundu posible bat amestu eta eraikitzeko leku izaten jarrai dezan.

Pertsiana igota mantentzea ezinbestekoa ikusten jarraitzen dugu, antolatzeko, harremantzeko eta zaintzeko beste modu batzuk birformulatzen jarraitzeko. Gure ustez, ezinbestekoa da sareak ehuntzen jarraitzea, elkar ikustea, elkartzea, sortzea, deseraikitzea, eztabaidatzea, hausnartzea, partekatzea, harrera egitea... Azken batean, ezinbestekoa da espazio hau modu batean edo bestean sortu dugun pertsona guzti-oro.

Horretarako, jakinarazi nahi dizuegu une honetan, proiektuari bultzada berri eta beharrezkoa emateko, laguntza ekonomikoa behar dugula, batez ere. Lagundu ahal badiguzu eta lagundu nahi badiguzu, bi bide ditugu:

- Kontu korrontea, ekarpen zehatz bat egiteko. Zenbakia hau da: ES23 3035 0134 47 1341077597 Kopuruak edozein direlarik ere, baliotsuak izango dira.
- Bazkide egitea (dagoeneko 100 baino gehiago dira modu iraunkorrean laguntzen gaituztenak). Hilean nahi duzun kopurua jarri ahal izango duzu: 5, 10, 20 euro, izan.zirika.org orrialdearen bidez.

Gaur hasiko da gure erakusleihoan atzera kontaketa. Ez dezagun horrelako espazio bat desagertzen utzi. Sar zaitez sarean eta jarrai dezagun elkarrekin Zirika! Herri gunea ehuntzen.

200 baietz!

 Una proyección de una película, una rueda de prensa para anunciar una movilización, una editorial que quiere presentar un libro, alguien de un país recóndito que quiere compartir su experiencia en una charla, unas currelas precarias que necesitan un lugar para reunirse, alguien que pasa para saludar y comprar un libro, un ir y venir de internacionalistas y solidarias, un taller feminista, un grupo nuevo que quiere hacer un debate, una asamblea interminable, el mercadillo de diciembre para que los movimientos de Bilbo puedan seguir caminando… una olla bullendo ideas que hemos condimentado entre unos y otros. Ideas para cambiarlo todo. Esto que se hace aquí, es, este lugar que desde el año 2013 se llama Zirika! herri gunea. Un espacio popular, una caja de herramientas, para la imaginación política.

Hace más de 7 años que asumimos la gestión de este lugar con vocación abierta, no buscábamos un txoko propio para nuestra inquietudes particulares, buscábamos ser más ambiciosas, imaginamos un lugar donde continuamente pasaran cosas que ayudaran a encender esta ciudad y nuestra sociedad. Y en buena parte, creemos que lo hemos conseguido. Durante estos años una larga lista de movimientos, iniciativas y agentes sociales, políticos y culturales han tenido a su plena disposición y han hecho suyo Zirika! herri gunea. Centenares de personas han participado y disfrutado de sus actividades.

Después de más de tres meses con el local cerrado, hemos conseguido volver a subir esta persiana, ilusionadas hemos vuelto a las asambleas presenciales, poco a poco, el calendario va llenándose de actividades, vamos recibiendo novedades de libros y de material diverso, nos volvemos a encontrar, aquí en Zirika!. Estamos con ganas y con mucha energía y agradecidas, como siempre, a vosotras, a todas esas personas que nos habéis apoyado y que seguís apoyando este proyecto.

Aún así, y como algunas bien sabéis, sin los ingresos anuales de Aste Nagusia, mantenernos con cierta estabilidad y darle continuidad a este proyecto, al menos, un año más, se nos hace difícil y esto nos preocupa y es por eso, que hoy, estamos aquí, porque de nuevo, sin vosotras, es imposible continuar, y estas próximas semanas van a ser claves para que sigamos adelante.

Muy conscientes de la diversidad y complejidad de situaciones que estamos viviendo cada una, hoy volvemos a acudir a vosotras para pediros vuestra ayuda y para que entre todas consigamos que Zirika! herri gunea siga vivo y siga siendo un lugar donde planear y realizar otro Bilbao y otro mundo posible.

Vemos necesario mantener la persiana subida, para seguir reformulando otras formas de organizarnos, de relacionarnos, de cuidarnos. Consideramos imprescindible seguir tejiendo redes, vernos, juntarnos, crear, deconstruir, debatir, reflexionar, compartir, acoger...en definitiva todas y cada una de las personas que de una u otra manera hemos creado este espacio, somos imprescindibles.

Para ello, trasladaros que en estos momentos, para dar un nuevo y necesario impulso al proyecto, nos urge, sobre todo, apoyo económico. Si puedes y quieres apoyarnos, hemos habilitado dos vías:

-Una cuenta corriente donde podrás hacer una aportación puntual. El numero es: ES23 3035 0134 47 1341077597 Sean cual sean las cantidades serán valiosas.

-O haciéndote socia (ya son más de 100, las imprescindibles que nos apoyan de manera sostenida y necesitamos ser 200). Podrás aportar la cantidad que quieras al mes: 5, 10, 20 euros… a través de la página izan.zirika.org.

Hoy comienza a correr la cuenta atrás en nuestro escaparate. No dejemos que caigan espacios como este, donde bullen ideas para cambiarlo todo. Súmate a la red que lo impida y sigamos tejiendo juntas Zirika! herri gunea. 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fU3a

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal