Detenido en Hendaia el joven de Iturrama Ibai Azkona

Frantziako poliziak atxilotu zuen atzo eta orain Mureteko espetxean aurkitzen da. Iturraman gaur osteguna kontzentrazio bat burutuko dute protesta moduan
Ibai Azkonari elkarrizketa from Apurtu Telebista on Vimeo:
http://apurtu.org/?q=node/1422
Ibai Azkonarekin Iparraldera joan baino lehen egindako elkarrizketa
"Ibai ha sido perseguido por su compromiso con el barrio, Euskal Herria y su juventud", afirman desde Iturrama: http://www.archive.org/download/Dodos_555/dodos.pdf
Diario de Noticias acusa de "etarra" al joven de Iturrama haciéndose eco de una información de Europa Press: http://www.diariodenoticias.com/2010/09/01/politica/navarra/detenido-en-hendaya-el-pamplones-ibai-azcona-dominguez-huido-desde-el-pasado-mayo
Frantziako poliziak atzo goizean atxilotu zuen Iturramako gaztea den Ibai Azkona, eta Baionako komisaldegira trasladatu zuten, bere kontra dagoen euroagindu bat betez. Espainiako autoritateak egin du eskaera hori, Azkonak betetzeko duen espetxe zigor bat gauzatzeko. Gaur jakin denez, Mureteko espetxera bidali zuten, eta asteartean aztertuko da bere aurkako euroagindua.
Azkonak urte beteko espetxe zigorra jaso zuen kale borroka ekintza batean parte hartzeagatik. Normalean horrelako zigorrak ez dira betetzen, bi urtekoak baino gutxiagoak direnean, baina Auzitegi Nazionaleko epaile batek bere espetxeratzea agindu zuen Fiskalaren eskaera kontutan hartuz. Espetxean sartzeko epe labur bat eman zioten Iturramako gazteari.
Ibai Azkona ez zen espetxean aurkeztu, eta horren geroztik Iparraldean egon da errefuxiatu moduan.
Gaur osteguna kontzentrazioa arratsaldeko 20etan
Ibai Azkonaren atxiloketa salatzeko, gaur arratsaldeko 20etan kontzentrazioa egingo da Iturrama auzoan, Ezkirotz eta Iturrama kaleen artean dagoen errotondan







