lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gC5x

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

24/11/2022 :: Euskal Herria

Euskal Herria bai, OTAN ez!

x Euskal Herriko Fronte Antiinperialista

  Gaur, 2022ko martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak 1986ko erreferendumean OTANri ezetz erran zion urteurrenean, Euskal Herriko Fronte Antiinperialista eraikitzen hastea erabaki dugu, bost puntu hauetan oinarrituta:

 1.- OTAN Inperialismoaren besoa armatua izan da eta bada. Gerra Hotzean Bloke Sozialistari eraso egin eta hura suntsitzeko sortu zen, bain haren inplosioa eta bere aliantza militarra zen Varsoviako Itunaren desagertu ondoren, desegin beharrean, indartu eta ekialderantz hedatu da, Errusiako Federazioa inguratu eta suntsitzeko helburu nabariarekin.

 2.- Hainbat hamarkadatan, OTAN krimen eta inbasio ugariren erantzule izan da, eta horien zerrenda luzeegia litzateke. Eta terrorismo-ekintzak ere sustatu ditu bere biztanleria zibilaren aurka, bere sare sekretuen bidez (GLADIO).

 3.- OTANek, beste aliantza militar inperialista batzuekin batera, hala nola AUKUS, Txinako Herri Errepublika inguratu eta menderatzera bideratua, Inperialismoaren bloke hegemonikoaren, hau da, oligarkia anglo-yankisionistaren interesei erantzuten die. Klase nagusi horrek erabateko hegemonia nahi du, bera eta bere monopolioak zein transnazionalak nagusi izanen diren mundu unipolar batean.

 4.- NATOk eta haren estatu kapitalista hegemonikoak, AEBek, eragin dute gaur egungo egoera Ukrainan, nazifaxista ukrainarrei botererako sarbide zuzena eman zien estatu-kolpea sustatu baitzuten. Ukrainako erresistentzia antifaxistak aurre egin die zortzi urtez, kostu humano eta material ikaragarriaz, batez ere Donestk eta Luganskeko Herri Errepubliketan. Federazio Errusiarrarekin batera gaur egun egiten ari diren kontraeraso antifaxistak Ukrainako erregimen nazifaxista suntsitzea eta Ukraina demokratikoa, desmilitarizatua eta neutrala lortzea du helburu. Benetako bakea lortzeko, Ukraina ez da Errusiako Federazioari eraso egiteko NATOren estatu txotxongiloa eta Inperialismoaren gerra tresna izan behar. Horixe da gerra hau geldiarazi eta Europarentzat bake zein segurtasuna ziurta dezakeen bidezko irtenbide bakarra. Inperialismoaren interesa gerra luzatzea da, Ukrainako eta Errusiako Herriak elkar hiltzeko, eta nazifaxista ukrainarrak boterean mantentzeko. Herrien interesak bakea, NATOren desegitea eta Inperialismoaren desagertzea dira.

 5.- Euskal Herriko gehiengoak ezetz erran zion NATOri 1986ko martxoaren 12an. Euskal Herriko Fronte Antiinperialistak NATOtik eta Herri Langileentzako benetako kartzela kapitalista eta inperialista den Europar Batasunetik ere berehala ateratzea exigitzen du. Bi helburu antikapitalista eta internazionalista horiek lortzeko, Iraultza Sozialistaren garaipena behar da.

 

Euskal Herriko Fronte Antiinperialista

  

compartir

            

Dirección corta: https://lahaine.org/gC5x

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal