lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fE4u

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

24/02/2017 :: Euskal Herria

Grabatzea ez da delitua

x Argia.eus

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren zenbait bidegabekeriaren lekukotasunak. Batzuetan herritar anonimoek ematen dute horien berri, eta bestetan herri mugimenduek eta herri komunikabideek.

Finean, iturri informatibo bilakatu gara herritarrok Euskal Herrian, munduaren beste bazter askotan bezala. Baina poliziek eta agintari politikoek ez dute inork ikusi eta epaitzarik nahi funtzionario publiko horien jardun publikoa. Informazio eta fiskalizazio eskubidearen aurkako erasoa bizi dugu azken urteotan zenbait adierazpen, lege-erreforma eta polizia-indarkeria, isun eta mehatxuen bitartez.

Ofentsiba zentsuratzaile horren ondorioak nabarmenak dira, bereziki 2015eko uztailaren 1ean Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Orduz geroztik, beldur handiagoa diogu herritarrok grabatzeari, eta aitzitik, zigorgabetasun handiagoz aritzen da Polizia. Denon eskubideak praktikara eramateagatik asko dira isundu edo auzipetu dituzten herritar eta kazetariak. Horietako kasu askoren berri izan dugu, baina, zenbatetan uko egin diogu grabatzeko eskubideari Poliziaren mehatxuak behartuta? Horrelakoetan ez da isunik edo epaiketarik, baina kaltea ez da txikiagoa. Hamaika direlako ez grabatzeagatik itzalean geratu diren gehiegikeriak. Errepresio hori ikusezina zaigu eta autozentsura sustatzen du.

Bideo sorta elkarlanean

Egoera horren aurrean Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean kanpaina txiki bat abiatzea erabaki dugu. “Grabatzea ez da delitua” leloa ardatz hartuta, informazio eskubidea aldarrikatuko dugu lau bideoz osatutako sorta baten bitartez. Otsailaren 27an hasita astelehenero bideo bat zabalduko dugu, gure komunikabideetan eta sare sozialetan.

Bideo horietako bakoitzean erpin ezberdin batetik helduko diogu gaiari: Lehendabizikoan gaia kokatuko dugu; herritar guztion eskubidea dela azpimarratuko dugu, astebete geroago uste ustel eta informazio desitxuratu interesatuen gainetik, Mozal Legeak ere ez duela Polizia grabatzea debekatzen gogoraraziko dugu; hirugarrenean, grabatzearen garrantzia eta balioa azalduko ditugu; laugarren eta azkenekoan, gure eskubidea den hori praktikara eramateko gomendio batzuk proposatuko ditugu.

Grabatzea ez da delitua, praktikatu ditzagun gure eskubideak.

http://www.argia.eus/albistea/grabatzea-ez-da-delitua

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fE4u

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal