lahaine.org
Euskal Herria, Venezuela :: 04/09/2017

Herri boterea, guarimben amets gaiztoa

Askapena

Merida izan da brigadaren bigarren geralekua. Hiri hau, unibertsitarioa da urtean zehar eta herriaren portzentairik handiena, opositorea da. Hori dela eta, arazo larriak izan dituzte azken hilabeteetan, suertatu diren Gobernuaren kontrako guarinbak direla eta.

Hala ere, Asanblea Konstituziogilea eratzeko hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, giroa nahiko lasaitu da; izan ere, eskuinak uztailaren 30ean, gobernu bolibartarra zapuztuko zuela esan arren, kaleak galdu zituen, haien barne gatazken eta herri botereak Konstituziogilearen aldeko erantzun baikorrarren ondorioz.

Gure brigada Meridan kolokan egon arren, suertatuko aldaketen ondorioz bertaratu ahal izan ginen. Hala ere, tentsio baretsua sentitzen zen kaleetan, non segurtasun neurri txiki batzuk hartzea gomendagarria zen.Hortaz, argi dago, espazio publikoek eskuinak hartuta zeukala eta oraindik ere badaukala.

 

Irakurri osorik

Horren gainean, Tatuy TVko lagunek lanean jarraitzen dute, herri mailako komunikazioa sustatuz eta botere ekonomiko kapitalisten mesedetan daudenei aurre eginez. Hauen helburua, komunikazio alternatibo bat egitea da, kritikotasuna galdu gabe eta mas medien desinformazioa ukatuz. Tatuy telebista hilabete honetan, 10 urte bete dituen talde autogestionatua da. Zerotik hasi baziren ere, poliki poliki lortu dute lantalde egonkor bat osatzen eta behar dituzten baliabide teknikoak eskuratzen. Gune arrotzean daude Tatuyko kideak, baina egoera horren aurrean elkar zaintzari garrantzi handia ematen diote; familia txiki bat osatzen dute azken finean.

Tatuyko espazioa, Meridako erdigunean kokatzen den Karlos Marx langileen etxean dago eta horren harira, hauen lana, ez da bakarrik komunikazio arlora mugatzen, izan ere, espazio politiko-kultural bat bihurtu da hitzaldi, eztabaida, lan guneak... landuz.

Horietako batean, “Voces de Fuego” dokumentala ikusteko aukera izan genuen, autoreekin batera

Dokumental honetan, Tachira estatuko San Cristobal herrian 2014. urteko guarinbei aurre egiteko herri-antolakuntza azaltzen da. Tachira estatuak, Kolonbiarekin muga egiten du, hori dela eta, zonalde geoestrategikoa da oposizioarentzat.

Paramilitarismo maila altuaren koiuntura aprobetzatuz, oposizioak, sektore kriminal hau barneratu zuen guarinbetan.

Dokumentalak azaltzen du, nola territorio konfliktibo horretan, non guarinbak bereziki bortitzak ziren, herria antolatu egin zen kale bortzari aurre egiteko. Horretarako, 40 egunez, Palo Gordo auzoko zubi batean, 24 orduz, bigilantzia ezarri zuten, nahiz eta jakin, beraien bizia arriskuan jartzen zutela.

Guarinbak, 2002an oposizioari gaizki ateratako estatu kolpetik sortutako  estrategiaren parte dira. Izan ere, sistema hegemonikoaren kontra sortutako edozein estrategia politiko edo sozial eraikitzen denean, botere faktikoek, herriaren desestabilizazioa sustatuko dute hura akatzeko. Ezin dugu ahaztu, Venezuelan gertatzen ari dena, EEUUtako estrategia aski ezaguna dugula: desoreka sortu herrian, demokrazia falta dagoela esanez, beraien interbentzio militarra justifikatuz. Herrialdearen baliabide naturalak ustiatzeko helburuarekin eta herriaren askatasun politiko eta soziala erakarriko duten antolakuntza ereduei aurre egiteko.

¡Este peo’ es de clases!

Hemen ez du inork amorerik emango!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal