lahaine.org
Euskal Herria :: 25/09/2010

Iheslariak: Joxe Maria Zaldua euskal iheslari politikoa hil da

Apurtu.org
Bizikleta zioala bihotzekoak eman zion eta hil egin zen. Espetxea eta ihesa ezagutu ditu urte luzez

Joxe Mari Zaldua Korta euskal iheslari politikoa hilda agertu zen pasa den asteazkenean Aix-en-provence herrian, Frantziar Estatuan. Bizikletan zioala bihotzekoak eman zion, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakin arazi duenez. Datozen egunean argituko da gorpua noiz ekarriko den Euskal Herrira.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik "une latza hauetan" elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan die Joxe Mari Zaldua euskal militantearen senide eta lagunei.
"Joxe Mariren bizitzak ondo esplikatzen du Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren neurria. Torturari eta espetxeari ihesi Ameriketara ihes egin beharrean aurkitu zen. Ondoren frantziar estatuan atxilotu eta espetxeratu zuten, baina denbora gutxira libre gelditu zen. Bere aurkako bilatze eta atxilotze agindu eman zen handik gutxira baina berriz ihes egin zuen", azaldu dute.
"Euskal Herriak bizi duen gatazka eta errepresio egoerak ehunaka euskal herritar behartu ditu ihes egitera, sasian bizitzera. Gatazka eta errepresio politikoak sortu ditu preso politikoak eta iheslari politikoak, eta gatazkaren konponbideak ezinbestean berarekin ekarri behar du kanpoan eta espetxean diren euskal herritar guztien etxeratzea", azpimarratu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Iheslarien egoera latza
Euskal iheslari politikoen "egoera latza" gogora ekarri nahi izan dute. "Torturari eta espetxeari ihesean bizitza gogorra eraman beharra suertatu zaie askori eta askori", eta zentzu honetan aurten beste bi euskal iheslariak hilda agertu direla: Jon Anza eta Mikel Zalakain.
"Gure herria gatazkaren eta sufrimenduaren zurrunbilotik atera eta demokrazia egoera batetara eramateko beharra inoiz baino handiagoa dela sentitzen dugu euskal militante politiko baten heriotzaren aurrean. Gatazkaren konponbidean ezinbestean kontuan izan behar dugu beraien sorterria utzi eta ihesari eman dioten herritarren errealitatea", uste dute AMMkoek.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal