lahaine.org
Euskal Herria, Anti Patriarcado :: 07/04/2018

Inoren lurraldean, bagara nor

Euskal Herriko Bilgune Feminista
Bagoaz burujabetza feministarantz!

Mahai inguru sorta interesgarriarekin gatoz oraingoan burujabetza feministaranzko urrats txikiak ematen jarraitzeko asmotan. Hitzaldiok, Iruñea, Gasteiz eta Donostian izango dira apirilaren 12, 13 eta 14an eta gonbidatu desberdinek hartuko dute parte:

Bilgune Feministaren anbizio politikoa Euskal Herri feminista bat eraikitzea da; norabide horretan aritu gara urte hauetan guztietan. Hori dela eta, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Kurdistango testuinguru politiko eta sozialak aintzat hartuta, burujabetza prozesuan feminismotik dauden hainbat eztabaida, korapilo, proposamen... ekarri nahi ditugu gurera; eztabaida hau elikatzea eta ibilbide orria kolektiboki eraikitzea ezinbestekoa baita.

 

Bide horretan, nazioarteko prozesuetan jarduten duten hainbat kide eta ekimenen ordezkari izango ditugu gurean, besteak beste: Kataluniako Gatamaula talde feministak sustatutako Terra de Ningú* proiektuko kideak, CUPeko militanteak, Kurdistan Hegoaldeko militante feminista bat, eta nola ez, Euskal Herriko hainbat kide feminista.

 

Hainbat arrazoigatik antolatu nahi dugu ekimen hau, baina, batez ere, hiru aipatuko genituzke: Lehenik, Euskal Herriaren burujabetza feminista ezaugarritzen joateko eta mugimendu feministan zein herrigintzan gure proposamen politikoa balioan jarri eta erdigunera ekartzeko. Bigarrenik, Kurdistango eta Kataluniako prozesuan feministak egiten ari diren lana eta dituzten gogoetak, proposamenak eta korapiloak ezagutzeko. Hirugarrenik, Kataluniako independentzia prozesuaz asko hitz egiten ari den honetan, ikuspegi feministatik analisia egin eta partekatzeko.

 

* Terra de ningú liburu kolektibo bat da eta 47 ekintzaile feminista eta LGTBk hartu dute bertan bertan, bakoitzak artikulu bana idatzita. Herrien burujabetza prozesuei eginiko ikuspegi berritzaileak proposatzen dituzte, eta urte hauetan guztietan ahotsik izan ez duten kolektiboen hitzak jasotzen dira bertan: besteak beste, emakumeak, lesbianak, queer-ak, andaluziarrak, anarkistak, migratzaileak, mugimendu sozialetako kideenak, sexu langileenak...

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal