lahaine.org
Euskal Herria :: 25/09/2014

Irailak 26. Manifestazioa: #28akEreLibre!

Iruñerriko Herri Harresia
Iruñerriko Herri Harresiak dei egin die herritarrei kalean protesta egin dezaten.

Iruñerriko Herri Harresiak dei egin die herritarrei kalean protesta egin dezaten. Batetik, astelehenean Madrilen 28 euskal gazteren kontra hasitako epaiketaren kontra (haietatik 9 iruindarrak dira), eta bestetik, Loiolan izandako herri harresian izandako gertakariengatik, epaiketa honetan inputatuta dauden 5 gazte atxilo eraman baitzituzten. Horien artean, Imanol Salinas eta Xabier Arina burlatarrak zeuden. Iruñerriko auzo zein herri guztietako herri harresiak biltzen dituen asanbladak datorren 26ko manifestaziora deitu du (ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Nabarreria plazatik hasita).

Hauxe da deialdi honen bitartez Iruñerriko Herri Harresiak salatu nahi duena: ·

Estatu espainiarrak gatazkaren konponbideari entzungor egiten jarraitzeaz gain, berau elikatzen jarraitzen duela epaiketa, atxiloketa, kartzelatze eta familien sufrimendu gehiago eraginez. ·

Entzutegi Nazionalean 28 gazte independentistaren aurka egiten ari den epaiketak ez duela inolako zentzurik. Are gutxiago arrazoi berberengatik epaituak izan ziren azken 40 gazteen absoluzioaren ondoren. ·

Epaiketa honek zigor ekonomiko izugarria ekartzeaz gain, neurriz kanpoko zigor pertsonala dakarreko auziperatutako 28 pertsonentzat, inkomunikazioaldian jasandako tortura latzak berriro gogora ekarri beharko dituzte-eta.

Hortaz, gure babes osoa adierazi nahi diegu auziperatutako gazteei eta haien hurbilekoei, eta deia egin Iruñerriko jendarteari epaiketa politikoekin amaitzeko lanean jarrai dezan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal