lahaine.org
Euskal Herria :: 17/02/2011

Iritsi da unea, abiadura handiko trena hemen datorkigu

Hernaniko AHTren aurkako taldea
[Euskara] Otsailaren 24an goizeko 8:30ean Gudarien plazan KONTZENTRAZIOA eta ikastetxeetan PAROA egiteko deia egiten dugu,mobilizazioan parte hartzeko

Desjabetze akta altxamendua egitera etorriko dira Hernanira Fomento
Ministeritzakoak otsailaren 24an, 25ean eta 28an. Izan ere, hiru egun
beharko omen dituzte herriko 114 lur zati desjabetzeko.

AHTaren proiektua aspalditik datorren kontua da: badakigu zein den
aurreikusitako ibilbidea, baina ez lursailen jabeek ezta herritarrok
ere, ez dugu erakundeen aldetik inolako informaziorik jaso, orain
derrigor desjabetzeko deitu dituzten arte.

Euskal Herriko jendarteak behin eta berriz garbi eta ozen adierazi
du AHTaren aurka dagoela: proiektu txikitzaile honek dakartzan ondorio
ekonomiko, ekologiko eta sozialak jasanezinak eta oso larriak izango
baitira.

Azken garai honetan, eta krisia aitzaki hartuta, murrizketa ugari
erraz egiten ari dira esparru sozialean, osasun arloan, kulturan,
etab. Hala ere, AHTa eraikitzeko gastua, (4.790 euro Euskal Herriko
biztanle bakoitzeko) ez dute inola ere zalantzan jarri. Bere garaian
dirutza handiak agindu eta izendatu zituzten , egun hori betetzeko
arazoak izango zituztela pentsatu ere egin gabe. Ondorioak
begibistakoak dira : Bizkaian, esate baterako, tramo batzuk geldirik
daude, kontuak ez zaizkielako ongi ateratzen ari.

Hernanin, oraingoan AHTaren ibilbideak harrapatuko dituen sailak
desjabetuko dituzte, baina hori ez da dena. Hamar hektareako
subestazio elektrikoa egiteko proiektua ere gainean dugu eta bertatik
400.000 Vko goi tentsioko lerroa abiatuko litzateke, AHTarentzat
batik bat. Lehendik ere baditugu nahikoa industria arriskutsu eta
kutsakor (papelera, elektrokimikoa,…). Azpiegiturak ere pilatzen ari
zaizkigu inguruan. Itota gaude!

Hainbat herritan akta altxamenduak bertan behera gelditzea eta
horren ondorioz prozesua atzeratzea lortu da herritarren mobilizazioen
bidez. Horregatik otsailaren 24ean, 8:30ean, Fomento Ministeritzakoak
etortzen direnean, Hernanin ere aurrez aurre izango gaituzte. AHTa eta
desjabetzeak lapurretak besterik ez dira eta ez ditugu onartuko.

Beraz, desjabetze akta altxamenduen aurrean egingo diren
mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu:

Otsailaren 23an arratsaldeko 19:30ean Herri Batzar Informatiboa
Kontrakantxa Gaztetxean
Otsailaren 24an goizeko 8:30ean Gudarien plazan KONTZENTRAZIOA eta
ikastetxeetan PAROA egiteko deia egiten dugu, mobilizazioan parte
hartzeko

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal