Jon Bilbao Moro kalera aterako da igandean espetxean ia 29 urte eginda gero

Astrabuduara iristean lehen harrera egingo zaio. Jon 1982ko urtarrilaren 15ean atxilotu zuten Guardia Zibilek. 9 egun eduki zuten inkomunikatuta, eta tortura izugarriak egin zizkiotela salatu zuen. Guztira 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izateagatik. Berarekin batera atxilotu zituzten kideak duela 10 urte irten ziren kalera, zigor espetxea berdina izanda ere.
Jon ere aspaldi behar zuen kalean, legez onartutako erredentzio eta baldintzapeko askatasunaren aplikazioarekin. Baina bere kasuan, 1991eko maiatzaren 20an, ihes egiten saiatu zen Mallorcako espetxetik Joxean Kortadirekin batera. Saiakera horrengatik 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Bilbao Morori. Aitzakia horrekin gainera, garai hartan jasotzen ziren erredentzioak handik aurrera jasotzeko aukera kendu zizkioten, legez horrela egin ezin bazen ere. Joxean Kortadi bera2004an kaleratu zen, espetxean 22 urte egin ondoren. Jon Bilbaori ordea ihesaldiaren aurretik eskuratutako erredentzioak bakarrik aplikatu dizkiote.
Jon Bilbaok espetxealdi ia osoa lehen graduan egin du, bakartuta eta isolatuta eduki dute denbora askoan. Espetxeratu zutenetik kartzela ugari ezagutu ditu: CARABANCHEL (1982/01/24), PUERTO, HERRERA DE LA MANCHA, LANGRAITZ, ALCALA MECO, SEVILLA, MALLORCA (1993/06/– D), TENERIFE II, JEREZ DE LA FRONTERA (1998/12/23), ALGECIRAS-BOTAFUEGO (2000/11/10), PUERTO (2006-02-06 D), ALACANT-FONCALENT (2006-02-08)
Uribe Kostan mobilizazio ugari eman egin dira Jon Bilbaoren askatasuna aldarrikatzeko, azken urteetan batez ere. Erandioko PNVko alkateak eta herriko Udalbatzak ere Jon Bilbao askatzea eskatu izan dute, eskualdeko eragile eta herritar ugariren artean.
Ongi etorri Jon!
Euskal preso politiko guztiak kalera!







