lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 12/01/2026

Langile bat hil da Arizkunen lanerako bidean, auto istripu baten ondorioz

La Haine - Euskal Herria
Aurten, gutxienez bi langilek galdu dute bizia Euskal Herrian. Gainera, gaur goizean, bi langile zauritu dira Nafarroan lan-istripuz.

Pasaden ostiralean, urtarrilaren 9an, 49 urteko langile bat hil zen Arizkunen(Nafarroa) lanera zihoala izandako kotxe istripuaren ondorioz. Kamioi baten aurka jo zuen autoak. Istripuan beste hiru pertsona zauritu ziren, horietako bat larri, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman zituzten. Lekarozkoa (Nafarroa) zen hildako langilea, eta bertako eraikuntza-enpresa batentzat lan egiten zuen.

Arizkurenekoa ez da Nafarroan izan den lan-istripu bakarra izan. Izan ere, gaur goizean, 37 urteko langile bat larri zauritu da Urdiango lanetegi batean izandako lan-istripuan. Langileari esku bat harrapatuta gelditu zaio eta bi hatz galdu ditu. Gizonezkoa, Altsasuko osasun-etxean artatu dute aurrena, eta behin egonkortzea lortu dutenean, anbulantzia medikalizatuan bidali dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Ingresatuta gelditu da, anputazio larriarekin.

Gainera, gaur goizean, Elizondon(Nafarroa)beste lan-istripu bat izan da eraikuntzarako materialen enpresa batean. 21 urteko gizonezkoak kolpea jaso du buruan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal