lahaine.org
Euskal Herria :: 01/10/2010

Lapurtarren Biltzarraren bezperan

Hitz Open Uztaritzeko Gaztetxea
[Euskara] Urtero bezala Idek elkarteak gaualdi bat antolatzen du Lapurtarren Biltzarraren bezperan.

Idek , Uztaritzeko gazteek gazteentzat sortutako elkartea da, Hitz
Open gazte asanbladan parte hartzen duten gazte guziak helburu batekin
doaz aitzina, Uztaritzeko aktibitate sozio kulturalak dinamizatzea.
Gure proiektuak bideratzeko helburuarekin, luzaz gaztetxe baten
beharra azpimarratu dugu, eta badu orain zenbait urte "behin behineko
lokal"bat lortu dugula. Lokal horrek gure materiala biltzeko ahalmena
eman harren, bere neurri ttikiak gure proiektuak mugatzen ditu.

Iraganeko hainbat oztopo eta porrotak gainditzea erabakita,
uztaritzeko gazteriari zuzendutako ekitaldi batzu planteatu nahi
genituzke urte osorako egutegi bat osatuz: topaketa, eztabaida, bideo
proiekzio eta kontzertuz osaturik.

Helburua: gazteak telebista pantalletatik mugiaraztea, gure kultura
eta hizkuntzarekiko dugun lotura eta munduarekiko idekidura
aldarrikatzea, espiritu kritikoak bultzatzea... .

Dinamika horren segitzeko, Lapurtarren Biltzarraren bezperan egiten
den gaualdiari dimentsio berri bat emaitea erabaki da Banda Bassotti
talde Italiarra, Lareplik eta Banda Batxoki taldeen kontzertuak
eskainiz.

Nahiz eta kontzertuak pesta giroa segurtatuko duen, ez dugu ahanzten
herriko etxeak aspalditik egiazko gaztetxe bat emaitea zin egin zuela,
eta oraindik ez dugula ezer ikusi. Azpimarratu nahi genuke denak ez
girela hor: Gari, Argi Perurena uztariztarrak eta beste 700 preso
politiko baino gehiago espetxe frantses eta españoletan sakabanatuak
direlako!

Kontzertuak gaueko 8terditan hasiko dira Kiroleta eremuan.
Kontzertuaren ondotik, eta igandeko egunari haurre egin nahiko
dutenentzat, gaupasa eginen da gaztetxean!

Informazio gehiagorentzat (kontzertuari buruz edota antolatutako beste
ekitaldieri buruz) : hitzopen@hotmail.fr

Hitz Open Uztaritzeko Gaztetxea

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal