lahaine.org
Euskal Herria :: 09/02/2021

“Erbetegi”: AHTren beste eraso bat

Astigarraga-Martutene-Orereta-Oiartzun-Lezo AHT-ren aurkako herri ekimena

Astigarraga-Lezo AHTren proiektuaren aurkako herri ekimenak “Erbetegi” dorretxeko bizilagunen etxegabetzea salatzen dugu.

AHTren lanak direla eta, ondare izaera duen “Erbetegi” etxeko bizilagun guztiak kaleratu eta eraikina eraistera doaz. Dagoeneko jaso dituzte etxebizitzak husteko aginduak.

Makro-proiektu hau babestu eta bultzatzen duten Eneko Goia, Arantxa Tapia, Iñaki Arriola eta beren alderdiek ordezkatzen dituzten indar ekonomikoek ez dute inolako asmorik Donostiako udalerriko etxe zaharrenetakoa den ondarea suntsitu eta hormigoiez estaltzeko.

Negozioa-negozio bizilagunak beren etxeetatik kaleratzera doaz, “interes orokorraren” izenean gutxi batzuen diru gose aseezinari men eginez.

Bost axola hauei bertakoen bizi proiektu eta ibilbideak. Bai hala bai, prest dituzte indar armatuak edozein erresistentzia mendean hartzeko, prest makinaria txikitzailea mendeetan iraun duen dorrea eta bere historia birrintzeko.

Inguruko baratze lurrak ere porlan azpian hartzen ari dira, Gipuzkoako nekazaritza-eremu onenetarikoa izan den Martuteneko ibarraren suntsiketa azkeneraino eramanez.

Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu ERBETEGIko biztanle guztiei, zeintzuk bakar-bakarrik, inoren babesik gabe, bertan irauteko ahalegin guztiak egin dituzten, erakundeen mespretxua eta komunikabideen isiltasuna besterik ez jasoaz.

Ondasun kolektiboak eta norbanakoen eskubideak urratzen dituen gehiegikeria eta bidegabekeria instituzionalaren aurrean aurkitzen gara.

Gizarte arloko premia atzeraezin eta lehentasunezkoen kaltetan AHT bezalako azpiegitura-lan handietan egiten den etengabeko diru xahuketa etetea eta proiektu honen aurka aitzea eta bere geldiarazpena aldarrikatzea ezinbesteko dira.

2012ko otsaila.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal