lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fV1n

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/11/2020 :: Euskal Herria

Llamamiento a participar en la manifestación contra el metro del próximo sábado en Donostia

x Satorralaia

[Euskara]

Donostian metroaren aurka datorren larunbatean egingo den manifestaziora biltzeko deitzen die Satorralaiak herritar guztiei:

Donostiako Metroaren obretan jazo diren gertakari larriak eta %80tik gorako gainkostuak direla eta, herritar guztiei datorren larunbateko manifestazioan partehartzeko dei egiten die Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur emandako prentsaurreko jendetsuan, hain zuzen ere Metroaren aurka berriro protesta egiteko eta jendartaren gehiengoak astakeria handi hau onartzen ez dugula aldarrikatzeko. Manifestazioa eguerdiko 12etan Koldo Mitxelenatik abiatuko da, "ZER GEHIAGO GERTATU BEHAR DA? ORAIN DA UNEA: ARDURAK ARGITU, METROA BEHIN BETIKO GELDITU!" lelopean, eta bulebarrera egingo du bidea. Era honetan, metroaren obretan azaleratu den lardaskeria itzelaren inguruan ardurak argitu daitezela eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makro-proiektu behargabeko hori behin-betiko geldiaraz dezatela eskatuko dugu.

 Donostiako Metroaren obretan arazo larriak eta gainkostu itogarriak pilatzearen ondorioz, hiriko erdialdean lurpeko eraikuntza lanak eten behar izateak proiektuaren ZENTZUGABEKERIA egiaztatu baino ez du egiten Satorralaiaren ustez. Esan gabe doa, Jaurlaritzak gertaera eskandalagarri hori "hondarra eta uren ustekabeko agertzeari" leporatzea barregarria ere badela. Obraren egoera kaotiko honek argi eta garbi erakusten duenez, proiektu hau Donostiako ibai-marea lur hareatsuetan eraikita dauden erdialdeko eta Amara auzoko lurpea desengonkortzeko arriskuak aintzat hartu gabe eta ezjakintasun izugarriarekin diseinatu da. Iñaki Arriola sailburuak milioi askotakoko gainkostuak barne hartuko dituen esleipen berri bat egiteko agertu duen asmoa erabat onartezina da. Are gehiago egungo krisi egoeran, proiektu honek gizarte arloko hainbat premia atzeraezin eta lehentasunezkoei erantzuteko behar-beharrezkoak diren baliabideen xahuketa ekonomiko justifikaezina dakarrenean. Zer gehiago gertatu behar da Metroaren obra erabat gelditzeko?

 Donostiako hiri-erdialdean barrena Metro bat eraikitzea herritar gehienen iritziaren aurka inposatu da. Egitasmoak ez du inongo justifikaziorik hiriko garraio publikoa nahiz Gipuzkoan EuskoTrenen sarea hobetzeko egin diren bestelako proposamenen aldean. Hori gutxi balitz, eraikuntza lanetan arazo larriak sortu dira orain, eta langileen eta herritarren segurtasuna jarri da arriskuan. Honi dagokionean, informazio guztia argitara eman dezatela eskatzen dugu bestalde, bai Zubieta kaleko 8. eraikinean Kontxako hondartzaren azpiko tunelaren zulaketak eragindako ezbehar larriari buruz, eta bai Urbieta kalearen azpian tunelaren zulaketa-lanak Amarako Eskolen eta Koldo Mitxelena Kulturgunearen artean geldiaraztea behartu duten arazoen inguruan. Benetan kezkagarria da metroaren lanei buruz dagoen iluntasuna, Jaurlaritzak eta Udaletxeak ez dutelako herritarrei azalpenak emateko inongo borondaterik.

Hori denagatik, Satorralaiak larunbatean mobilizatzeko deia egiten du. Osasun gomendioak errespetatzeko behar diren neurriak hartuta, Donostiako kaleetan manifestatzeko animatu nahi ditugu beraz herritar guztiak.

ORAIN DA UNEA:

Ardurak argitu

METROA BEHIN BETIKO GELDITU!

 Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

 [Castellano]

Satorralaia llama a toda la ciudadania a participar en la manifestacion contra el metro del proximo sabado en Donostia:

El movimiento vecinal Satorralaia ha hecho en la concurrida rueda de prensa de hoy un llamamiento a toda la ciudadanía a participar en la manifestación del próximo sábado en Donostia para volver a protestar contra el Metro ante los graves sucesos y sobrecostes de más del 80% de la obra y reivindicar que la mayoría no queremos ni vemos necesario este despropósito. La manifestación partirá a las 12h desde el Centro Koldo Mitxelena y se dirigirá al boulevard bajo el lema "¿QUE MAS TIENE QUE OCURRIR? METRO: ¡DEPURACIÓN DE RESPONSABILIDADES, PARALIZACION DEFINITIVA!". De esta forma, exigiremos la depuración de responsabilidades y la paralización total de las obras de este macro-proyecto cada vez más desacreditado y considerado absolutamente innecesario por una gran parte de la población.

El parón de las obras subterráneas del Metro en el centro de Donostia por importantes  problemas y sobrecostes insostenibles --atribuidos ridículamente por el Gobierno Vasco a "la aparición imprevista de arenas y aguas"-- es un escándalo inaudito y no hace más que confirmar la INSENSATEZ de este proyecto. La caótica situación de la obra confirma plenamente que este proyecto se ha diseñado además con evidente desconocimiento y desconsideración respecto a los riesgos de desestabilizar el subsuelo del centro urbano y del barrio de Amara asentados sobre los arenales fluvio-mareales de la ciudad. La nueva adjudicación anunciada por el consejero Iñaki Arriola incluyendo sobrecostes de decenas de millones es totalmente inaceptable. Más si cabe en estos tiempos de crisis y en un proyecto que supone un despilfarro económico injustificable en detrimento de la cobertura de las necesidades urgentes y prioritarias de tipo social. ¿Qué más tiene que ocurrir para que las obras se paralicen del todo?

La construcción de un Metro por el centro urbano de Donostia ha sido impuesta contra la voluntad de una mayoría de donostiarras y carece de justificación frente a otras propuestas de mejora del transporte público en la ciudad y de la red de EuskoTren en Gipuzkoa. A ello se añaden ahora los graves problemas surgidos en la ejecución de la obra y que han puesto en peligro la seguridad de trabajadores y ciudadanía. A este respecto, exigimos que se haga pública toda la información, tanto en relación al siniestro provocado en el edificio de la calle Zubieta nº 8 por la perforación del túnel bajo la playa de La Concha, como sobre los problemas que han obligado a paralizar el frente de excavación del túnel bajo la calle Urbieta entre las Escuelas de Amara y el Centro Koldo Mitxelena. Es realmente preocupante el oscurantismo que cubre a todo lo que rodea a las obras de la pasante de Metro, puesto que ni el Gobierno Vasco ni el Ayuntamiento tienen ninguna voluntad de dar explicaciones a la ciudadanía.

Por todo ello, Satorralaia llama a participar en la movilización del próximo sábado. Tomando las medidas necesarias para respetar las recomendaciones sanitarias, animamos por tanto a toda la ciudadanía a manifestarse por las calles de Donostia.

 ¿QUÉ MÁS TIENE QUE OCURRIR?

Depuración de responsabilidades

METRO: ¡PARALIZACION DEFINITIVA!

 Movimiento vecinal Satorralaia

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fV1n

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal