lahaine.org
Euskal Herria :: 28/02/2011

Manifestazioa deitu du ?AHT Gelditu! Elkarlana?-k Iruñean AHTaren obrak has ez daitezen exijitzeko

AHT Gelditu Elkarlana
Apirilaren 2an arratsaldeko 18:00etan burutuko da manifestazioa ?Hasi baino lehen geldi dezagun? lelo pean.

Gobernuak proiektua eztabaida sozialik gabe aurrera eramaten ari dela salatu eta herritarrei informazioa ezkutatzen ari zaiela adierazi dute AHT Gelditu! plataformatik.
AHT Gelditu! Elkarlana-ren oharra:

2010-ko apirilean Nafar Gobenuak Estatuarekin eta Adif-ekin( Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin) AHT-ren inguruko hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmen honek, Kastejon eta Eskirotz bitarteko abiadura haundiko trenbide zatiaren exekuzio eta finantzatzio baldintzak ezartzea izan zuen helburu. Lan tekniko eta administratibo batzuk egin dira jada, eta Nafarroako Gobernuak obra hasiera aurtengo aurreikusten duela adierazi du.

AHT-ren aurkako talde ezberdinak koordinatzen dituen AHT Gelditu! Elkarlanak, Zaragoza eta Euskal “Y” izenekoa lotuko lituzken abiadura haundiko linea eraikitzea inposizioa dela deritzogu eta ingumenaren aldetik nahiz sozialki eta ekonomikoki izugarrizko kalteak eragingo lituzkeen azpiegitura dela uste dugu.Hauexek dira azpiegitura honen aurka egoteko arrazoietako batzuk:

1.- AHT-a eraikitzeak gastu ekonomiko izugarria suposatuko luke. 3000 milio eurotik gora kostako lukete AHT-ren eraikuntza lanek, Nafar Gobernuak urte osoko aurrekontuetarako behar duen kopuru bera. Azken hamarkadetako langabezi tasa altuenak ditugunean eta arlo sozialean aurrekontuen murrizketa larriak pairatzen ditugunean AHT-ak eraikitzeko gastatu beharreko diru kopurua, diru xahuketa hutsa dela deritzogu. Are eta gehiago, eraikuntza lanez haratago azpiegitura mota hauek lanposturik ez dutela sortzen badakigunean, oso baldintza prekarioetan gainera. Honetaz gain, jada eraiki diren abiadura haundiko lineak defizitarioak dira, hau da, etengabeko finantzazio publikoaren beharra dute funtzionatu ahal izateko.

2.-Ingurumenari kalte izugarriak eragingo lizkioke, milaka lur hektareeen okupazioa, trintxera,terrapleen, tunel eta zabortegiak, lurraldean barrera efektua deritzona sortzea, harrobi zaharren esplotazio eta berriak irekitzea, kutsadura elektromagnetikoa…

3.-Soilik hiriburuak batzen dituenez eta billetearen prezioa oso garestia denez, herritarren oso kopuru txikiak erabili ahalko luke, Zaragoza, Madril edota Bartzelonara bidai egitea ohiko duen herritar esparru txiki batek, beraien bidaietan minutu eskas batzuk lehenago iristeko halako azpiegitura erraldoi bat eraikitzea onartezina da. Honetaz gainera, errepideetan ibiltzen diren kamio eta kotxe kopuruak ez ditu murriztuko, ez baitu merkantzia pisurik eramateko ahalmenik eta egunero erabiltzen dugun kotxearekin konpetitzerik ez baitu.

4.-Metropolien hazkundea bultzatzen duen azpiegitura da AHT-a, eskualde eta herrien despoblazio prozesua areagotuz eta hauen beharrei bizkarra emanez.

5.-AHT-a inongo logikarik ez duen garraio azpiegitura sistemaren beste pieza bat izango litzateke(autobia, autopista, aeroportu, superportu…) lurra eta lurraldeari beste eraso bat (aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen xahuketa, bertako ekonomiak suntsitzen dituen garraio masibo eta distantzia luzeko eredua bultzatzen duena, garraiatze gero eta azkarragoak bultzatzen dituena mugikortasunaren negozioaren mesedetan ( eraikuntza entrepresak, petrolerak, automobilaren industria,…).

AHT-ren egitasmo erraldoi hau inolako eztabaida sozialik gabe ari dute aurrera eramaten. Nafarroako Gobernuak eztabaida ukatzen ari du, herritarrei informazioa izkutatuz eta proiektu hau egitearen beharra zalantzan jartzen duenari oztopoak jarriaz.

Honengatik guztiagatik, AHT Gelditu! Elkarlanak AHT-ren egitasmoa salatu eta gelditzea eskatzeko manifestazioa antolatu du datorren APIRILAK 2-an Iruñean, honako lelopean: AHT NAFARROAN: HASI BAINO LEHEN GELDI DEZAGUN! (Antoniutti Parkean, 18tan)

Manifestazioari bultzada eman asmoz parte-hartze era ezberdinak proposatzen dizkizuegu:

1.- Manifestazioari oiartzuna eman eta proiektuaren ezaugarriak zein diren jendarteratzen laguntzea, hitzaldiekin, AHT Gelditu! Elkarlanak egin duen panel esposaketa jarriaz, manifestazioko kartelak jarriaz, egunkari eta aldizkariei eskutitzak, prentsa ohar eta prentsa aurreko…

2.- Manifestazio egunean parte-hartzea. Pankarta, parodia, animali, ekarpen ezberdinak. Manifestaldi koloretsu eta berezia egitea da helburua.

3.- Manifestazio prestaketetan parte-hartze zuzena, horretarako astearteetan arratsaldeko19:30-tan Nabarreria kaleko Zabaldin aurkituko gara edo ahtrikeznafarroa@gmail.com idatzi dezakezue.

Info+ AHT Gelditu! Elkarlana

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal