Mobilizazioak: atxilotuen askatasuna aldarrikatuz mobilizazioak izan ziren atzo
Gaur Iturraman 20etan baimenduta dute kontzentrazioa arratsaldeko 20eetan Eskirotz kaleko errontondan. Antsoainen batzara egingo dute, eta Etxarrin mobilizazio berri bat burutuko dute
Etxarriko mobilizazioan jende asko bildu zen
Mobilizazioak izan ziren atzo gauean atxilotuen jaioterrietan. Antsoainen 200 pertsona bildu ziren, eta Urritzan 20 lagun. Gaur Antsoainen beste mobilizazio bat egingo dute, eta asteburuan (jaiak dira) mobilizazio gehiago egiteko asmoa dute.
Iturraman 100 lagun elkartu ziren Eskirotz kaleko errotondan. Espainiako polizia manifestari asgo identifikatu zituen eta mobilizazioaren bukaeran kargatu egin zuen beraien aurka. Bihar osteguna baimendutako kontzentrazioa dute 20etan Eskirotz kaleko errotondan.
Bestaldetik, Etxarri Aranatzen dozenaka izan ziren kalera irten ziren lagunak atxilotuen askatasuna exijituz eta errepresioaren bukaera eskatuz. Gaur mobilizazioak errepikatuko dira.







